Gure herria zeharkatzen duten errealitateak ikuspegi eta modu artistiko batetik lantzen dituen espazioa da. Gure protagonistak Errenteriako bizilagun talde bat dira, arte eszenikoen bidez elkar-esploratze prozesu baten emaitza aurkeztuko dutenak. Bizipenak, desirak, beldurrak eta, horiez gain, gure herrian dituzten bizitzen inguruko begirada kaleidoskopikoa. Artetik lan egiteak abantaila handiak ditu: errealitate pertsonal ezberdinak bildu eta ezezagunen aurrean partekatzen dira, ikuskizunaren errituak suposatzen duen ospakizunaren bitartez. Norbanako zein herri gisa eraldatzen gaituen erritua.
Emakumeok Mugimenduan izeneko Partekaturen lehen esperientzia honetan emakumeekin egin dugu lan, elkar topatzeko bidaia pozgarriari ekin dion emakume migranteekin, emakume ausartekin. Eta, noski!, antzeko esperientzia, alaitasun eta atsekabe aitorpenekin aurkitu gara. Taula gainean bategiteak eta desadostasunak ospatu ahal izan ditugu, gure bizipen propioetatik urrunduz eta hau besteei eskainiz, eskuzabal, Partekatu nahi duen ororentzat.
PARTE-HARTZAILEAK
Ouissal Belbelrhiti
Domitila Engonga
Sandra González
Maria Izquierdo
Lili Jimenez
Paki Moreno
Bertika Pino
Ana Rodríguez
Arantxa Samsó
Irene Sotelo
ZUZENDARITZA
Arantza Ezquerra
DRAMAGINTZA
Oscar Picazo y Arantza Ezquerra
ESZENOGRAFIA ETA ARGIZTAPENA
Javier Larreina
JANTZIAK ETA ILUSTRAZIOA
Idoia Beratarbide
MUSIKA
Jurdana Otxoa
BIDEOA
Zazpi t ́erdi