Imagen
Imagen
Descripcion
Paul Mínguez-Olaondo telekomunikazio-ingeniaria da, Telematikan espezializatua, Nafarroako Unibertsitatean (TECNUN). Aranzadi Zientzia Elkarteko bazkide aktiboa da, eta bertako Zuzendaritza Batzordean parte hartzen du 2012tik. Musika-ikasketak egin zituen Donostiako Kontserbatorioan, eta irakasle-titulua eskuratu zuen 1999an.
Industriara aplikatutako aholkularitza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloko Gipuzkoako zenbait enpresetan lan egiten du, hala nola AKTING eta SEMATEC enpresetan. Aranzadiko Astronomia Saileko kidea da. Donostiako Zientzia Museoaren eta Aranzadiren laguntzari esker, irrati-teleskopio bat egiteko prozesuan parte hartu zuen NASAren Radio Jove proiektuaren barnean. Teleskopio horren xede nagusia zen Jupiterrek igorritako irrati-uhinak jasotzea. Gaur egun, hainbat ekarpen egiten ditu dibulgazioaren esparruan, Ostiral Astronomikoak ekimenean eta Astronomia Sailak sustatutako beste jarduera batzuetan.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Telekomunikazio-ingeniaria
Tipo
Invitados