Imagen
Imagen
Descripcion

Peru Galbete Labiano (Usurbil, 1987). Batik bat ahots eta irudiarekin egiten du lan; batzuetan bereizirik eta beste batzuetan elkarren arteko harremanean. Ahotsarekin esperimentatzea, inprobisazioa eta performancea ditu interesgune, eta pieza indibidualak kolektibo balira bezala sortzen ditu.  

Hainbat disko grabatu ditu kantautore gisa, eta bigarrena oihanean grabatu du osorik. Berak egiten ditu, halaber, musika-lanen diseinua, marrazkiak, poesiak eta bideoak. Idoia Hernandez pianistak sortutako Hatxe laukoteko abeslaria da.   

Huarte Arte Garaikidearen Zentroan sortu ditu Uraren Oldea kontzertu musikal-bisuala eta Ura sartu zen Barrura (Punto de Vista 2020) dokumentala. 

 

 
Cargo - Nota descriptiva
Musikaria
Tipo
Artistas y Creadores