Imagen
Imagen
Descripcion

Pez Estudio emakume arkitekto batzuek osatutako talde sortzailea da, 2006an eratua. Hirigintza, arkitektura, diseinu eta ikerkuntza alorretako proiektuak garatzen dituzte. Gizakiok ingurumenean dugun eragina txikiagotzea, gizarte-garapena, ikerkuntza eta eraikuntza-teknika berritzaileen ekoizpena zein lankidetza-inguruneen sorkuntza sustatzen dituzten objektuak, erremintak, espazioak eta praktikak diseinatzen dituzte. Kontzeptu hauen inguruan lan egiten dute, besteak beste: ekologia eta gizartea, landa- eta hiri-eremua, habitat eta bizimoduak, tradizioa eta teknologia, berrerabilpen eta estandarizazioa, artisautza eta autoeraikuntza, kode librea eta parte hartzea. Arkitekturak, diseinuak eta hirigintzak gizartearen aldaketa eta garapenerako tresna bezala dituzten aukerak aztertu eta horien inguruko saiakuntzak egiten dituzte.

Erakusketak, hitzaldiak eta lantegiak egin ditu Europako, Ipar Amerikako eta Latinoamerikako hainbat arte- eta ikaskuntza-erakundetan. Inteligencias Colectivas proiektuko partaide den aldetik, 2014an eta 2015ean Uneven Growth izeneko erakusketan parte hartu zuten, Museum of Modern Art of New York (AEB) museoan; museo horrekin, lantegiak antolatu ditu New Yorkeko eta Shenzhengo (Txina) MoMAn. Agronautas proiektua garatu du 2011. urteaz geroztik, lankidetza-prozesuen eta lantegien bidez, Bilbon, Eibarren, Gasteizen, Madrilen, Malagan, Bartzelonan, Villenan, Reykjaviken, Stockholm, Parisen eta Liman. Agronautas proiektua finalista da 2016ko Arquia/Próxima Sarian.
Cargo - Nota descriptiva
Arkitektura Estudioa
Tipo
Invitados