Hiria gazteon ikuspuntutik begiratzea eta ulertzea da Hiria Hackeaturen helburu nagusietako bat. Lantegi honetan ondorengo galderetatik abiatuko gara:
Hiriko zein puntutan sentitzen gara seguru? Zein puntuk beldurtzen gaitu? Zein txoko dugu gustoko ezkutatzeko? Eta zein harremanak egiteko? Hori horrela, saio honetan gazteon emozioetan jarriko dugu fokua eta generoari eta identitateari erreparatuz zergatik sentitzen dugun hiria desberdin neskok eta mutilok galdetuko diogu gure buruari. Zerri egiten dio erreferentzia “Puntu beltz” terminoak? Zein gune identifikatzen ditugu puntu beltz gisa? Berdinak al dira puntu beltzak gazteentzat eta helduentzat? Puntu hauek gazteon ikuspegitik begiratuta arriskutsuak ala helduengandik ezkutatzeko txokoak diren aztertuko dugu.
Galdera hauei erantzuteko hirian esku-hartze desberdinak egingo ditugu. Auzoko “puntu beltzak” detektatu eta gure identitatearen arabera hackeatu egingo ditugu eta puntu beltzok bere horretan jarraitu behar duten edo puntu more, berde, hori… bihurtu nahi ditugun ikusiko dugu.
Hiriko zein puntutan sentitzen gara seguru? Zein puntuk beldurtzen gaitu? Zein txoko dugu gustoko ezkutatzeko? Eta zein harremanak egiteko? Gazteon emozioetatik abiatuta, hiria aztertuko dugu eta hiriko gune bat aukeratuko dugu bertan esku-hartze artistiko bat egin eta hiria hackeatzeko.