Imagen
Imagen
Pie de imagen
Playmodes
Descripcion

Playmodes artisau digitalen lantegi txiki bat da. Ohikoak ez diren euskarrietarako ikus-entzunezko piezak sortzen dituzten ingeniari, musikari eta artista grafikoen taldea. Teknologia propioen bidez garatzen dituzte proiektu guztiak, eta proiektu horiek argi eta soinuzko murgiltze-instalazio bihurtzen dira, eskultura-gailu, makina zinetiko, eszenografia edo musika bisualaren unibertso abstraktua aztertzen duten ikus-entzunezko kontzertu.

Gertakari naturaletan, sci-fi literaturan, arte abstraktuan, animazio esperimentalean, musika garaikidean, technoan, hiri-artean edo psikodelian hartzen dute inspirazioa, arkitekturaren, argiaren, soinuaren eta denboraren pertzepzioa ikuspegi anitzetatik sendotzen duten lan abstraktuak egiteko.

Azken urteotan, Playmodesek mundu osoan egin ditu arte-proiektuak (New York, Praga, Madril, São Paulo, Houston, Geneva, Berlin, Erroma, Londres) musika elektronikoko ekitaldietarako (besteak beste: Bartzelonako Sónar edo Amsterdameko DGTL) eta arte-erakundeentzat (adibidez, ZKM-Karlsruhe edo Linz-eko Ars Electronica), eta nazioarteko zenbait sari jaso ditu bitarteko berrien artearen eremuan.

www.playmodes.com

 

Lista de creaciones
Eventos participa
Tipo
Artistas y Creadores