Gradients site-specific ikus-entzunezko lan bat da. Playmodesek sortu du kode sortzaileen, algoritmoen eta sorkuntza-prozesuen bidez, Kursaaleko fatxadarako. Irma Vilà Òdena da lanaren komisarioa.
Rafael Moneok Kursaaleko fatxadarako proiektatutako arkitektura-sareak inspirazio gisa balio dio Playmodesi, zeinak matrize hori sormenezko mihise bihurtzen duen.Arkitektura-sare hori osatzen duten lerro, zutabe eta gelaxkek edukiontzi geometriko gisa jokatzen dute argiari eta bolumenari buruzko azterlan zehatz bat egiteko. Eraikinaren mugen eta bolumetriaren pertzepzio-metamorfosi bila, XXI. mendeko amarru bat sortzen da: ikus-entzunezko elkarrizketa minimalista eta funtsezkoa, Moneoren lanaren laztasun materiala, kromatikoa eta geometrikoa nabarmentzen duena.
Laztasun-esparru horretatik abiatuta eta Kursaalaren morfologiarekin harreman estuan, arkitekturarekin elkarrizketa intimoari bide ematen dion larruazal bisual berri bat sortzen da. Larruazal horrek ezabatu egiten ditu “pantailaren” pertzepzioa tradizionalaren mugak, eraikuntza fisikoaren geruza gehigarri gisa integratzen baita. Mugimenduan dauden argi-geruza berri horien dinamismo zinetikoak dimentsio poetikoa ematen dio eraikinari, eta arkitektura “bizirik” dagoela nabarmentzen du. Edukiontzi estatiko gisa duen zereginetik harago, Kursaaleko erdi-fatxada Rafael Moneoren jatorrizko proiektuarekin batera bizi da sinbiosian, eta berretsi egiten ditu, batetik, arkitekturaren presentzia nabaria eta, bestetik, argiaren bidezko eraldaketa.
Gradients 2023ko irailaren 14tik 17ra egongo da ikusgai, Irekiak Gallery Weekend egitasmoaren barruan, zeinetan Tabakalera lankidetzan aritzen den.
Gradients site-specific ikus-entzunezko lan bat da. Playmodesek sortu du Kursaaleko fatxadarako. Irma Vilà Òdena da lanaren komisarioa.