Inprobisazioa hiru ahotsetaraā€¯. Horrela definitzen dute Polaina podkasta bere sortzaileek hedabideengana zuzentzen direnean. Hala ere, hori deskribapen oso labur bat besterik ez da. Maialen Sorzabalbere, Amaia Rojo eta Mikel Irazustak osatzen dute Polaina podkasta eta astero biltzen dira gazteok egunerokoan bizitzen ditugun kezka, arazo eta kuriositateak umore puntu batekin elkarbanatzeko. Nahigabe edo nahita, elkarrizketa horiek grabatu eta Polaina izenpean plazaratzen dituzte. Zergatik polaina? Beraiek ere ez dakite.
Horregatik, inprobisazioa dela esaten dutenean ez dakigu zenbateraino sinistu behar zaien. Gehiago baitu lagun arteko elkarrizketa umoretsutik.
Maialen Sorzabalbere gidoilaria da lanbidez. "Beti Mugan!", "Etxekoak", "Goazen!", "Hau ez da niretzat", "Larru Gorritan", "Puntu Koma", "Kale edo Bale" eta bestelako telesail eta filmetan aritu da gidoilari lanetan. Horretaz gain, kazetari, ekitaldietako aurkezle, bakarrizketalari, aktore, irrati esatari, komunikazio arduradun eta kultura ekintzaile gisa egin du lan ere.
Mikel Irazusta ez da erraza definitzen. Komunikazio munduan adar ezberdin askotan dabil. Besteak beste: gidoigintzan, jendaurreko aurkezpenetan, podkast munduan, antzerkian, eta abar. Hitz bakarrean zer den galdetzen diozunean berak bi hitzekin erantzun ohi du: ez dakit.
Amaia Rojok lanbide ugari izan arren, orain historialari lanetan doktoretzan murgilduta dago. Bere burua prekaritatean kokatzen du.