Pop-up teknikari buruzko lantegia, liburu mugikor eta tolesgarrien mundura gerturatu nahi duten guztientzak zuzendua.
Tolesteko hainbat teknika eta mekanismo landuko ditugu, euskarri hauen funtzionamendua ulertuko dugularik. Modu erraz, dibertigarri eta praktikoan, paperezko lan prozesu eta sorkuntzan zentratuko gara.
Paper unibertso eder honetara lehen hurbilpen bat izango da. Elementu ezberdinak diseinatu, moztu eta itsasten ikasiko dugu, pop-up liburu bat sortzeko gaitasuna eskuratuko dugularik, lehen zirriborrotik amaierako muntaira.
Lantegian parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutza izatea, jakinmina eta zure eskuekin gauza berriak sortzeko gogoa izatea baizik.
Noelia Lozano diseinatzaileak gidatuta, Pop-up liburuak sortzeko lantegi honetan elementu ezberdinak diseinatu, moztu eta itsasten ikasiko dugu, pop-up liburu bat sortzeko gaitasuna eskuratuko dugularik, lehen zirriborrotik amaierako muntaira.