Hilean behin kultura digitalak sortutako fenomenoak, mirariak, produktuak eta hondarrak irensteko, partekatzeko eta eztabaidatzeko elkartuko gara. NPC edo AI companions bezalako gai berrienetatik hasi eta denboraz kanpoko gaietaraino, hala nola Fedibertsoa edo folklore digitala. POV saioak talde-terapia moduko bat dira, gaur egun elkarrekin bizi diren errealitate askotarikoak eta hibridoak, eta teknologiak haiengan duen eragina, nabigatzen laguntzeko.
Topaketa bakoitzaren aurretik, irakurketa, ikuste, entzute eta/edo jolas-materialen zerrenda txiki bat partekatuko da parte-hartzaileekin, eta modu aktiboan ekarpenak egitera gonbidatuko dira, erlazionatutako beste eduki batzuk gehituz. Saioan zehar, material guztiak partekatuko dira, komunean jartzeko eta horien inguruko elkarrizketei ekiteko.
Hurrengo saioa:
Urtarrilak 23
Aurreko saioak:
Azaroak 14 – Heriotza digitala
Digitaltasunaren eta bizitzaren amaieraren arteko harreman arraro, aberats eta askotarikoaz hitz egin dugu. Bideojoko askotan, adibidez, heriotza bere mekanikaren beste elementu bat izaten da, eta berriz jaiotzea ahalbidetzen du aurrera egiten jarraitzeko. Interneten, ordea, atzean uzten dugun datuen arrastoa aldare birtual bihur daiteke sare sozialetan, buruhauste izan daiteke senide eta lagunentzat, edo adimen artifizial monetizatuaren eredu bat ere izan daiteke.
Digitaltasunak heriotza, dolua, memoria, heriotzaren ondorengo bizitza edo birjaiotzea bezalako gai garrantzitsuei nola eragiten dien eta nola eraldatzen dituen erakusten duten adibideak, ideiak eta iritziak trukatu ditugu.
Irailak 19 – Utopia digitalak II
Udako atsedenaldiaren aurreko POVen azken saioan, utopia digitalak eraikitzeko erabiltzen diren ideiak aztertu genituen. Irailean abiatu genuen denboraldi berrian, teknologiak zeharkatutako agertoki utopiko horiei buruz hitz egiten jarraitu genuen, baina, orduan, elkarrizketa adibide zehatzetan zentratu genuen. Alderdi distopiko haundi edo txikiagoak dituzten agertoki historikoak eta espekulatiboak partekatuko genituen, bideragarriak izan daitezkeen edo ez aztertu genuen bitartean.
Ekainak 27 – Utopia digitalak
Utopia digitalei eskainiko diegu saio hau, POV topaketako parte-hartzaileek aukeratutako gaiari.
Mendebaldeko teknologia-enpresa handien jabeek beren produktuek eragingo duten inpaktuari buruz igortzen dituzten zoritxarreko mezuen aurrean, POVen ikuspuntu alternatiboak partekatuko ditugu; beste errealitate posible batzuei buruz hitz egingo dugu, etorkizun baikorra eskaintzeko, ezinezkoa eta sinplifikatua badirudi ere.
Maiatzak 16 – AI Companions
Adiskide artifizialak pertsonei eguneroko bizitzan laguntzeko sortutako automatismo fisiko zein birtualak dira. Konpainia-robotak (Sonyren AIBO txakur ezaguna, adibidez) eta izaki birtualak (Tamagochi, adibidez) oso lagungarriak izan daitezke entretenitzeko, aktibitate fisikoa sustatzeko edo zaintza lanetan laguntzeko. Duela gutxi, hainbat konpainiak AI Companions eredu algoritmikoak merkaturatu dituzte, jendeari emozionalki laguntzeko, bikote-harremanak simulatzeko edo desio sexualak asetzeko.
POVen hirugarren saioan kultura digital berrieneko produktuen zirrikituetan murgildu eta, besteak beste, maskulinitateekin, kapitalismo kognitiboarekin edo irudi sintetikoekin dituzten harremanak eztabaidatu eta partekatu genituen.
*Saio hau IMMATERIAL 2024 festibalaren barruan gertatu zen.
Apirilak 18 – Folklore Digitala
Olia Lialina artistarentzat eta Dragan Espenschied kontserbatzaile digitalarentzat "folklore digitalak XX. mendeko azken hamarkadan eta XXI. mendeko lehenengoan erabiltzaileek aplikazio informatiko pertsonalekin izandako elkarreraginetik sortutako ikusizko, testuzko eta soinuzko kulturaren ohiturak, tradizioak eta elementuak biltzen ditu". Hala ere, Trevor J. Blank akademikoarentzat definizioa zabalagoa da; izan ere, "folklore digitala norbanakoen eta komunitateen sormenaren kanpo-adierazpena da, era eta interakzio askotan".
Martxoak 21 – NPC
Lehenengo saioa NPCen figurari buruzkoa izango da. Arimarik gabeko pertsonaia digital horietako batzuk beraien testuinguruetan bisitatuko ditugu, eta hauen ekoizpenaren eta existentziaren arrazoiak eta inpaktua argitzen saiatu diren artista eta pentsalari ezberdinen lanak aztertuko ditugu.
Kultura digitalak sortutako fenomenoak, mirariak, produktuak eta hondarrak irensteko, partekatzeko eta eztabaidatzeko.
idReservaPadre: 442806C2-B008-4747-A8B1-62EF35C3165B
Reserva: POV
FechaInicio: 2025-01-23
FechaFin: 2025-01-23
FechaAlta: 2024-12-03
Seccion: MEDIALAB - LIB
Proyecto: AKTIBITATE PROGRAMA
Canal: Topaketa eta Jardunaldiak
Idioma: ES
Edad: +16
Entrada: Izen-ematea
EntradaES: Inscripción
FECHAS:
idReserva: 5FBF2563-28D7-4D3F-8419-B9CBCBD26D11
Fecha: 2025-01-23
HoraInicio: 18:00
HoraFin: 20:00
Plazas: 15
idAmbito: E83B1791-DE2D-4C28-920D-30D80E90ECCB
TituloEvento: POV
TituloEventoEU: POV
Sala: MEDIALAB - LIB
SalaES: Medialab
SalaEU: Medialab
Ocupacion: Topaketa
OcupacionES: Encuentro
OcupacionEU: Topaketa