Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Queen of Diamonds, Nina Menkes, AEB, 1991, 77'

 

Astearte batean, goizeko 11:30ean, lagun baten mezua iritsi zitzaidan. Honako hau zioen: 
 
Ikaragarria da, “hor” dago, Wanda, Akerman, Vardarekin! 
 
Nina Menkesen Queen of Diamonds filmari buruz ari zen (1991). 

 

Filma ikusi ahal izan nuenean, irudi bat tinko geratu zitzaidan: palmondo bat sutan dago basamortuaren erdian eta bi pertsonak, bata gizona eta bestea emakumea, urrunetik begiratzen diote. Ez dute ezer egiten. Suteak iraun bitartean sugarrei begiratzen diete, besterik gabe. Gizona pixka bat lehenago aldentzen da, baina emakumeak hor jarraitzen du. Geldirik, besoak gerrian dituela; planoaren eskuineko aldean geratzen da, planoaren ezkerraldean dagoen palmondoa guztiz suntsitzen den arte. Emakumearen atzealdea ikusten dugu. Begiratu egiten dugu berak begiratzen duen bitartean. Hain geldi dago, ezen palmondoaren sugarrengatik izango ez balitz, argazki bat dela pentsa genezakeen. Gelditasun keinu hori eta ikusle batean sortzen duen ezinegon sentsazio paradoxikoa da filmaren esentzietako bat.

 

Emakumea Firdaus da, Queen of Diamonds filmaren protagonista. Pertsonaia hori zuzendariaren ahizpa den Tinka Mendesek interpretatzen du eta ko-muntatzailea ere izan da. Firdaus blackjackeko croupier bat da Las Vegaseko kasino batean. Emakume bakartia da eta ez dugu bere inguruko informazio gehiegirik. Las Vegaseko paisaiak zeharkatzen ikusiko dugu, beti oinez: bizi den moteletik lan egiten duen kasinoraino, kasino horretatik agure bat zaintzen duen etxebizitzaraino, hortik bizi den moteleraino, eta beti horrela.

 

Bere izena Mujer en punto cero (1973) liburuan dago inspiratuta; bertan, Nawal El Saadawi idazle egipziarrak Firdausi ematen dio ahotsa. Firdaus heriotza-zigorrera kondenatuta dagoen emakumea da, Kairoko kartzela batean bere proxeneta erailtzeagatik. Liburuan, pertsonaiak bere bizitza kontatzen du. Emakumeekiko krudela den sistema bat azaleratzen du: genitalen mutilazioa, bortxaketak eta prostituzioa. El Saadawiko Firdausek honako hau baieztatzen du: “Hiltzaile bat naiz, baina ez dut krimen bat bera ere egin”. Nina Menkesen Firdaus ere sistemaren aurka dagoen pertsonaia da, baina, bere kontakizunaren bitartez azaleratu beharrean, gauzatzen dituen ekintzen bitartez azaleratzen du: axolagabetasuna eta apatia.

 

Queen of Diamonds filmeko protagonistaren lehenengo irudian, edredoi azpitik agertzen diren  bere azazkal gorriak, eskumuturrean duen erloju bat, eta eraztun bat ikus ditzakegu. Lehenengo plano bat da, baina bere aurpegia estalita dago. Film osoan ez dugu ikusiko protagonistaren aurpegiaren lehenengo plano bat ere. Nina Menkesek gauza ikaragarri bat lortzen du: bigarren mailako pertsonaia bat protagonista den filma osatzen du. Posibilitate bat aldarrikatzen du: protagonista ez izatea nahiago izatea.

 

Filma bisualki hipnotikoak diren zatiz osatuta dago: sutan dagoen palmondo bat, gauean dantzatzen duten hiru elefante, erortzeko zorian dagoen Salton Seako paisaia, labean egindako arrain batean agertzen den Firdausen eraztuna. Plano luze eta estatikoak dira, luzera presente egiten da. Pertsonaia nagusia bigarren planoetako enkoadraketan dago beti. Erika Balsomek zuzendaria beraren adierazpenak jaso zituen eta horietan, honako hau zioen: Queen of Diamonds hondoan egotearen esperientziaren ingurukoa da eta bere ahizpa-protagonistaren gaitasuna miresten zuen ikusezina izateko, baina aldi berean liderra izateko.

 

Firdaus agertzen den lehenengo irudian, Menkesek irudikatutako unibertsoaren beste ezaugarrietako bat aurreratzen digu: azazkal luze eta gorriak, erlojuak eta eraztunak brillantina mundu bat iragartzen dute, neon-argi, joko, diru, faltsukeria eta simulakroz betetakoa; Las Vegas, lokalizatzera joan zenean, zuzendaria txunditu zuen hiria. Ez da ausazkoa filmaren sekuentzia nagusiak transakzio multzo gisa aurkeztea. Sekuentzia horrek gainerako filmarekin kontrastea egiten du zoomak, kamera-mugimenduak, muntaia azkarra eta txanponen, fitxen, makinen eta ahotsen soinu klaustrofobikoa dauden momentu bakarra delako. Firdaus bere croupier postuan dago eta eskualdiak jokatzen ditu etengabe. Berarentzat, guztiak berdinak dira, karta eta keinuen erreprodukzio amaigabea. Firdaus asaldagaitz, ikaragaitz, espresiorik gabe dago, hauts zuriekin margotuta du aurpegia, filma osoan zehar darama horrela. Maskara bat eramango balu bezala. Firdaus irabaziak bizitzaren gainetik jartzen dituen, bizitza alde batera uzten duen sistema batean harrapatuta dago. Eta inposatutako sistema horretan sartzen saiatu beharrean, erresistentzia keinu handiena axolagabetasuna izango balitz? Zergatik saiatu behar du borrokatzen edota irabazten gustatzen ez zaigun sistema batean, gorroto dugun sisteman?

Queen of Diamonds filmak galdera mota horiek egiten ditu kontatzeko modu berri baten bidez. Sundancen 1991n izandako estreinaldian arreta deitu zuen arren, The Academy Film Archive eta The Film Foundationek 2018an egindako zaharberritzeari esker, programazio garaikideko lehenengo ilarara itzuli da. Zinemaren historiako ezinbesteko pieza da, “hor” dago, beste zuzendari ikaragarri batzuekin batera, adibidez Chantal Akerman, Agnès Varda edo Barbara Loden.

Lur Olaizola

 

 

Descripción Corta

Film ikaragarria da, “hor” dago, Wanda, Akerman, Vardarekin! 


 


 
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2020
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Fokua: Zinearen historia etengabea
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si