A Quiet Passion, Terence Davies, Erresuma Batua, Belgika, 126', VO (Ingelesez) gaztelerazko azpitituluekin
Nor izan zen Emily Dickinson? Nor ezkutatzen da bere bizitza gehiena Amherst-en, Massachusetts-en, bere gurasoen etxean igaro zuen poeta horren atzean? Bizileku izan zuen etxea atze-oihal gisa erabiliz, bizimodu ia ezezaguna izan zuen emakume guztiz ezohiko baten erretratua egiten du zuzendariak. 1803an jaioa, talentu handiko neskatila izan zen, baina trauma emozional batek ikasketak uztera bultzatu zuen. Handik aurrera, gizartetik baztertu eta poemak idazteari ekin zion. Bere bizitza bakartia gorabehera, idazlearen obrak munduan zeharreko bidaia ezin erakargarriago batera darama irakurlea.
Terence Davies-ek (Liverpool, 1945) eta Jarmusch-ek (Akron, Ohio, 1953), fikzioa eta dokumentala hurrenez hurren erabiliz, bi ibilbide artistikoren historia aztertzen dute beren lanetan: Emily Dickinson idazlearen bizitza eta The Stooges-en, Iggy Pop ezagutarazi zuen taldearen, epopeia. Espainiako estreinaldia izango da Zinemaldikoa bi filmentzat; aurretik, A Quiet Passion, zinemagile britainiarrarena, Berlinen estreinatu zen, eta Gimme Danger lehiaketatik kanpo proiektatu zen Canneseko Sail Ofizialean.
Terence Daviesen 'A quiet passion' filmak Emily Dickinsonen bizitza dakar pantailara. Bere bizitza bakartia gorabehera, idazlearen obrak munduan zeharreko bidaia ezin erakargarriago batera darama irakurlea.