Imagen
Imagen
Descripcion

Rachael Rakes komisarioa, kritikaria eta hezitzailea da New York hirian. Gaur egun, De Appel-en komisariotza-programaren komisario eta zuzendari da Amsterdamen, erredaktore independentea Verso Books-entzat eta programatzaile independentea Film Society of Lincoln Center-entzat. 2010etik 2017ra bitartean, arte eta politikari buruzko Brooklyn Rail aldizkarian erredaktore gisa lan egin zuen, eta orain dela gutxi hauetan ere argitaratu ditu kritikak: Art-Agenda, Artforum, Village Voice eta Ocula. Horrez gain, duela gutxi erakusketak antolatu ditu hauetarako: A.I.R., ArtCenter South Florida, The Knockdown Center, International Studio and Curatorial Program (ISCP), Malmö Konsthall eta Hessel Museum of Art. Rakesek lizentziatura egin zuen Bard College unibertsitateko Center for Curatorial Studies zentroan, eta irakasle aritu zen The New School eta Harvard Summer School-en, estetika dokumentalaren eta sozialki konprometitutako artearen arloetan. Horrez gain, CPR: México programako komisario egoiliar, Contemporary Art Stavanger-en arte-idazle egoiliar, Miamiko Bruce High Quality Foundation unibertsitateko MFU programako bekadun eta Squeaky Wheel Media Art Center-en ikerlari egoiliar izan da. Une honetan, Rakes liburu bat idazten ari da Leo Goldsmithekin batera, Peter Watkins zinemagile erradikalari buruz, 2015ean Creative Capital/Warhol Foundation-en eskutik arte-idazleentzako beka bat jaso ondoren.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Komisarioa
Tipo
Artistas y Creadores