Lantegi honen bidez Raspberry Pi, Erresuma batuan garatutako eta konputazioan hastapena egiteko sorturiko plaka ordenadore txiki eta merkearen aukerak ezagutuko ditugu.
Raspberry pi Cambridgeko irakasle talde batek sorturiko hardware libre proiektu eta irabazi asmorik gabeko ekimena da, bertan software eta hardware librea duten GPL lizentziak erabiltzen dira, Arduino edo Linuxen moduko proiektuetan bezala. Bere kostu baxua eta zabalkunde azkarrari esker proiektu ezberdin ugari garatzeko aukera eskaintzen du ordenagailu txiki honek. Lantegiaren bi sesioetan (otsailak 23 eta martxoak 2) plaka ezberdinak ezagutu, beraien ezaugarri nagusiak aztertu eta proiektu ospetsu eta experimentalak ezagutzeko aukera izango dugu.
Lantegiaren bi sesioetan Raspberry Pi plaka ezberdinak ezagutu, beraien ezaugarri nagusiak aztertu eta proiektu ospetsu eta experimentalak ezagutzeko aukera izango dugu.