Refugeoly monopoly joko famatuan oinarrituriko mahai-jokoa da, Vinny Montag eta Jon Halls Goldsmiths university-ko irakasleek sortua. Proiektuaren helburua jokalariei errefuxiatuek jasan behar dituzten zailtasunak ulertzeko modu bat eskaintzea da, egoera dramatikoa pairatzen ari diren milaka pertsonen egoerari buruzko kontzientzia piztuz, pertsona hauek ez dutelako beraien herritik joateko hautua egin, beraien bizitzak babesteko erabaki bat hartu behar izan dute gehienetan. Jokoa ez dago publiko jakin bati zuzendua, estatus eta adin ezberdineko edozeinek jokatu ahal izatea da helburua. Kasu batzuetan era horretako serious game edo joko serio deiturikoak errefuxiatuen lekuan jartzeko modu egokiak dira.
Joko hau ikerketa prozesu baten ondorioa da, Grezia edo Turkiako errefuxiatu kanpalekuetan lan egiten duten bolondresei esker, herri ezberdinetako hainbat errefuxiaturekin skype bidezko elkarrizketak burutu zituzten. Hauetan Afganistan, Siria edo Kurdistanetik egindako bidaien inguruko informazioa lortu zuten. Istorio erreal eta dramatiko hauek publikoari zuzenduriko joko moduan irudikatu dituzte, jende gehienak ezaguna den Monopoly-a bezalako joko baten erabilerara ekarrita.
Refugeoly monopoly joko famatuan oinarrituriko mahai-jokoa da, Vinny Montag eta Jon Halls Goldsmiths university-ko irakasleek sortua. Proiektuaren helburua jokalariei errefuxiatuek jasan behar dituzten zailtasunak ulertzeko modu bat eskaintzea da, egoera dramatikoa pairatzen ari diren milaka pertsonen egoerari buruzko kontzientzia piztuz.