Irrati-antena konbentzionalak seinalea maiztasun-tarte oso zehatz batean finkatzeko diseinatuta daude, eta zaratari, interferentziei eta nahi ez den seinaleari espazioa ahalik eta gehien murrizteko, horrela informazioaren kontsumoa, edo sozialki informaziotzat identifikatzen duguna optimizatzeko. Resonating Sculpture IXren zuzeneko aktibazio honetan, Reni Hofmüller artista, aktibista eta kudeatzaile kulturalak konturatu gabe gu inguratu, eragin eta besarkatzen gaituen espazio elektromagnetikoaren entzute kolektiboa proposatzen du. Hemen, atari dimentsional bat irekitzen dugu, potentzialtasun espazio bat, non agentzia partekatzen dugun, elkarri eragiten diogun eta elkarri eragiten uzten diogun meteorologiak, geografiak, azpiegiturek, objektuek, gizakiek eta ez gizakiek.
Donostiako uraren azpiegiturei buruzko ikerlan batetik abiatuta eskuz egina eta diseinatua, Tabakalerako taldearen laguntzarekin, Resonating Sculpture IXren marrazkia eta mapa espekulatiboa osatzen duten kobrezko lerroek unean uneko emisioak, interferentziak eta artefaktuak atzituko dituzte konposizio polifoniko, sentikor eta ezegonkor bat sortzeko, eta horrek beharbada sentiaraziko –eta adieraziko– digu gure izatea eta egotea interdependentzian.
Zuzeneko aktibazioan artistak konturatu gabe gu inguratu, eragin eta besarkatzen gaituen espazio elektromagnetikoaren entzute kolektiboa proposatzen du.
Reserva: Resonating Sculpture IX - Reni Hofmüller - Kontzertua
FechaInicio: 2024-04-19
FechaFin: 2024-04-19
FechaAlta: 2024-03-06
Seccion: PROGRAMA PUBLIKOAK
Proyecto: Scala
Entrada: Librea
EntradaES: Libre
FECHAS:
idReserva: 80611867-36CA-4CE4-B1F3-A56E6B9B70EA
Fecha: 2024-04-19
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 20:00
TituloEvento: Resonating Sculptures IX - Reni Hofmüller - Kontzertua
TituloEventoEU: Resonating Sculptures IX - Reni Hofmüller - Kontzertua
Sala: BESTELAKOAK
SalaES: BESTELAKOAK
SalaEU: Bestelakoak
Ocupacion: Performancea
OcupacionES: Performance
OcupacionEU: Performancea