Imagen
Imagen
Descripcion
École Normale Supérieureko (rue d’Ulm) ikasle ohia da, eta Filosofiako agregatua. Logikan eta fenomenologian lan batzuk egin ondoren, ikasketa txinatarretara jo zuen, eta Cambridgeko Unibertsitatean osatu zuen prestakuntza (Trinity College). 2001ean doktoratu zen, Sinologian, Paris 7 Unibertsitatean, Mark Edward Lewisen zuzendaritzapean (Stanford University), eta, egun, Ekialdeko Asiako Ikasketetako katedraduna da Lyongo École Normale Supérieuren, eta Ginebrako Unibertsitatean ematen ditu eskolak. Frantziako Unibertsitate Institutuko kidea da, eta bere ikerketak antzinako Txinako historia sozial eta intelektualaren ingurukoak dira, baita filosofia garaikideko kontuen ingurukoak ere. Argitalpenen artean, nabarmentzekoak dira liburu hauek, batzuk gaztelaniara ere itzuliak: Fictions philosophiques du Tchouang-tseu (Gallimard, 2006), Écrits de Maître Guan: les Quatre Traités de l’Art de l’esprit (Les Belles Lettres, 2011), Le corps dans le Taoïsme ancien (Les Belles Lettres, 2011) eta Usages du vide. L’intelligence de l’action, de l’Europe à la Chine (Gallimard, 2019).
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Ekialdeko Asiako Ikasketetako katedraduna da Lyongo École Normale Supérieuren, eta Ginebrako Unibertsitatean ematen ditu eskolak.
Tipo
Invitados