Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Antzinako Txina ardatz izango duen hirugarren eguneko arduradunak hauek izango dira: Mercedes Valmisa, Gettysburg College-eko irakaslea eta Romain Graziani, Lyoneko École Normale Supérieure unibertsitateko katedraduna.

Gorputzen formatik formarik gabeko gorputzera: ekintza eta egokitzapena txinatar filosofia klasikoan. Mercedes Valmisa (Gettysburg College).

Antzinaroko txinatar filosofiek arreta handia eskaini zioten ekintzaren arazoari: nola jokatu eraginkortasunez egoera bakoitzean? Posible al da gure ekintzen ondorioak kontrolatzea? nola elkarreragin dezakegu beste gorputz indibidual eta kolektibo batzuekin? Txina klasikoko ekintzarako estrategia nagusienak, egokitzapenak, biologia (eta, are, Darwin) du inspirazio: inguruneak eta ingurunerako definitu eta zehaztutako formak dituen gorputz indibiduala. Behaketa biologikotik ekintza eredu arautzaile bat jaiotzen da; horren oinarrian, formarik gabeko gorputza dugu: askotariko ingurune, izate, egoera eta testuingurutako baldintza fisiko-psikikoetara berariaz egokitzeko gaitasuna. Nire hitzaldian, behaketa enpirikoak (interkonexioa, autojasangarritasuna eta egokitzapena mundu naturalean) landuko ditut; horien bitartez, txinatar filosofo klasikoek pentsamenduaren historiako harremanetarako ekintza-eredurik interesgarriena garatu zuten. Horrek jarraibide ugari hartzen ditu barne: "burua ispilu gisa erabiltzea", "beste izate batzuk eredutzat hartzea", "ahanzturan esertzea"... Laburbilduz, egokitzeko gai diren formarik gabeko gorpuzdun eragile nola bihurtu azaltzen dute, edozein egoerari ahalik eta modurik eraginkorrenean erantzuteko gai diren identitate jariakor nola izan esaten digute.

 

Jokatu naturaltasunez! Keinu jariakorren eta gorputzaren graziaren paradoxa Europan eta Txinan. Romain Graziani (École Normale Supérieure de Lyon).

 Posible da graziaz eta naturaltasunez jokatzea oinez gabiltzanean, keinuak egiten ditugunean, artearen arloko jardueraren bat egiten dugunean edo kirola egitean? Jarrera natural bat izateko nahiak ez al gaitu eramaten gezurrezko jarrera bat hartzera? Autore askok adierazi dute, ikuspegi moralizatzaile batetik edo umorearen bidez, kontraesan hutsa dela geure buruari xede gisa bat-batekotasuna edo benetakotasuna eskatzea. Nola gaindi daitezke modu sinplean, naturaltasunez edo egiaz jokatzeko nahiak dakartzan zailtasunak, balio horiei heltzeko berariazko ahaleginak berak haiengandik urruntzea badakar? Nire hitzaldian, naturaltasunari, graziari eta benetakotasunari buruzko ikerketetan behin eta berriz agertzen diren paradoxa horietako batzuk aztertuko ditut, bai mendebaldeko filosofian, bai txinatar pentsaeran. Hortik abiatuta, iradokiko dut zailtasun horietaz guztiz jakitun izanez gero gure gorputza eta borondatea modurik egokienean erabili ahal izango ditugula etikan, estetikan eta kirolean gailentzen den arau gisa aurkezten zaigun naturaltasun egoera iheskor hori erdietsi ahal izateko.

 

Descripción Corta

Antzinako Txina ardatz izango duen hirugarren eguneko arduradunak hauek izango dira: Mercedes Valmisa, Gettysburg College-eko irakaslea eta Romain Graziani, Lyoneko École Normale Supérieure unibertsitateko katedraduna.

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si