Imagen
Imagen
Descripcion

Rosa Barbak bakarkako hainbat erakusketetan erakutsi ditu bere objektu eskultorikoak, instalazioak, zuzeneko performanceak, site-specific esku-hartzeak eta lan zinematografikoak azken bi hamarkadatan zehar. Berriki honako zentro hauetan izan da: Void Contemporary Art Centre, Derry, Ipar Irlanda (2018), Pirelli HangarBicocca, Milan (2017), Secession, Viena (2017), Malmö Konsthall, Suezia (2017), CAPC musée d’art contemporain, Bordele (2016), Schirn Kunsthalle, Frankfurt (2016), Albertinum, Dresden (2015), MIT List Visual Arts Center, Cambridge, MA (2015), MAXXI Museo Nazionale delle Arti del XXI secolo, Erroma (2014), Turner Contemporary, Margate, Erresuma Batua (2013), Bergen Kunsthall (2013), Kunsthaus Zürich (2012) eta Tate Modern, Londres (2010). Hamaika talde-erakusketatan ere parte hartu du, horien artean, São Pauloko 32. Biurtekoa, Brasil (2017), Sydneyko 19. Biurtekoa (2014), Berlingo 8. Biurtekoa (2014), eta Veneziako 53. eta 56. Biurtekoak (2009 eta 2015). Rosa Barbaren lana nazioarteko hainbat bilduma publiko eta pribatutako parte da, horien artean, Jumex Collection, Mexiko Hiria, Louisiana Museum of Modern Art, Humlebaek, Fondation Louis Vuitton, Paris, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril, The Philadelphia Museum of Art, eta Tate Modern, Londres. Beste zenbait sariren artean, 2016an Monakoko Fondation Prince Pierre-ek ematen duen International Prize for Contemporary Art jaso zuen. Berlinen bizi da eta han lan egiten du.

 
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores