Zinegile austriarrari eskainitako atzerabegirakoa.
Ruth Beckermann: zinemagile formala
2022ko azaroaren 27an, Ruth Beckermannek (Viena) 70 urte bete zituen. Lehen film luzea 1977an zuzendu zuen, Arena squatted (Arena besetzt), eta azken filma, Mutzenbacher, Berlinale jaialdian estreinatu zen, eta film onenaren saria jaso zuen Encounters atalean. Donostiako Zinemaldiaren azken edizioko Zabaltegi-Tabakalera atalean ere ikusi ahal izan zen haren azken filma.
Beckermannek zinemagile gisa egiten duen galderetako bat filmen formari buruzkoa da. Film baten forma prozesuan zehar gertatzen den bilaketa baten emaitza izan daiteke, edo, alderantziz, proiektuaren hasieratik hartutako erabaki bat izan daiteke.
Zuzendariaren filmografian bi kasuan topa ditzakegu. Adibidez, Mutzenbacher filmean, asmoa oso argi zegoen hasieratik: zuzendariak 16 eta 99 urte arteko gizonentzako casting-iragarki bat argitaratu zuen egunkarian. Esan zuenez, filmak lotura zuen Josefine Mutzenbacher liburu anonimo eta polemikoarekin; ustez XIX. mendean Vienan bizi zen prostituta gaztearen fikziozko memoriak kontatzen ditu. Filmak castinga bera erakusten du espazio huts batean, non soilik sofa bat eta isats-piano bat dauden, eta bertatik zenbait gizon igarotzen dira. Zuzendariak eskatzen die liburuaren zati bat irakurtzeko, eta, hortik abiatuta, desira edo sexualitateari buruzko elkarrizketak sortzen dira. Castingetik igarotzen diren gizon guztiak kamera finko batekin filmatzen dituzte. Beraz, Mutzenbacher filmaren forma argi zegoen hasieratik. Gizonak casting batetik igarotzen, irakurtzen eta hitz egiten, kamera finko batek filmatuta.
Antzeko kasua topatzen dugu The dreamed ones (2016) filmean. Filmak zenbait antzekotasun ditu Mutzenbacher filmarekin; izan ere, espazio argi bat aurkitzen dugu, kasu honetan grabaketa-estudio bat eta bi pertsona irakurtzen. Bi aktore dira, gizon bat eta emakume bat, eta Ingebor Bachmann eta Paul Celan poeten gutunak irakurtzen dituzte; bi poeta horiek gerraosteko Vienan maitemindu ziren. Azken filmarekiko desberdintasun handiena zera da, kasu honetan kamera ez dela finkoa, eta etengabe mugitzen ari dela. Erabaki horiek dira (kamera eskuan edo finkoa) filmei forma ematen dietenak.
Waldheims Walzer (2018) filmak saria jaso zuen Berlinale jaialdian. Kasu horretan, zuzendariak erabaki garrantzitsu bat hartu zuen: filma soilik artxiboko irudiekin egingo zuen, izan hedabideetakoak edo hark filmatutakoak, baina ez zuen orainaldiko elkarrizketarik egingo iraganari begira. Filmean, zuzendariak Kurt Waldheim NBEko idazkari nagusi ohiaren iragan naziaren aurkikuntza-prozesuari buruz hausnartzen du: II. Mundu Gerran zehar lotura izan zuen Austriako alderdi nazionalsozialistarekin. Filmaren une bikainenean, Beckermannek Waldheimen esku eta keinuak aztertzen ditu, eta irudiei botere gogorarazlea ematen die.
Waldheims Walzer filmak Ruth Beckermannen zinemaren beste ezaugarrietako batera eramaten gaitu, zinemagile politiko batez mintzo baikara. Lehen filmak Josef Aichholzerekin batera zuzendu zituen, eta zinema militantean sar ditzakegu. Zuzendariaren hurrengo filmak haren filmografiaren nukleoa dira, eta judutarren jazarpena jorratzen dute hiru ikuspegi desberdinetatik: 1924-1934 hamarkadaren lekukoa izan den Vienako militante politikoa bat, Beckermannen familiaren ikuspegia eta Israelena.
Azkenik, filmografian Homemad(e) (2001) filma nabarmendu behar da, non zinemagileak haren Vienako kalea, Marc Aurel-Strasse, erretratatzen duen Agnes Vardak Daguerrotypes (1975) lanean egin zuen moduan, eta non beste behin Beckermannek judutarren erbestealdiari eta historiako une politikoari buruz hausnartzera eramaten gaituen.
Zikloa osatuko da Ruth Beckermannek Tabakalera bisitatzen duenean maiatzean, non saio bat egingo den haren zinema egiteko modua ezagutzeko. Gainera, filmei eta horietako bakoitzerako aurkitutako moduari buruz hitz egin ahal izango dugu.
*Ruth Beckermannen atzerabegirakoa egin ahal izan da Madrilgo Austriako Kultura Foroarekiko lankidetzari esker.
Urtarrilak 19, osteguna, 19:00
Arena squatted, Ruth Beckermann, Josef Aichholzer, Franz Grafl, Alemania, 1977, 77’
Urtarrilak 26, osteguna, 19:00
Suddenly, a strike, Ruth Beckermann, Josef Aichholzer, Alemania, 1978, 24’
The steel hammer out there on the grass, Ruth Beckermann, Josef Aichholzer, Michael Stejkal, Alemania, 1981, 41’
Otsailak 16, larunbata, 19:00
Return to Vienna, Ruth Beckermann, Josef Aichholzer, 1983, 91’
Otsailak 18, larunbata, 19:00
Paper bridge, Ruth Beckermann, 1987, 95’
Otsailak 23, osteguna, 19:00
Towards Jerusalem, Ruth Beckermann, 1990, 85’
Otsailak 25, larunbata, 19:00
East of war, Ruth Beckermann, 1996, 117’
Martxoak 2, osteguna, 19:00
A fleeting passage to the orient, Ruth Beckermann, 1999, 82’
Martxoak 23, osteguna, 19:00
Homemad(e), Ruth Beckermann, 2001, 84’
Apirilak 7, ostirala, 19:00
Zorro’s bar mitzva, Ruth Beckermann, 2006, 90’
Maiatzak 18, osteguna, 19:00
American passages, Ruth Beckermann, 2011, 121’
Maiatzak 25, osteguna, 19:00
Those who go those who stay, Ruth Beckermann, 2013, 75’
Maiatzak 27, larunbata, 19:00
KONTATUTAKO ZINEA: Ruth Beckermann
Ekainak 22, osteguna, 19:00
The dreamed ones, Ruth Beckermann, 2016, 89’
Ekainak 24, larunbata, 19:00
The waldheim waltz, Ruth Beckermann, 2018, 93’ EU
Ekainak 29, osteguna, 19:00
Mutzenbacher, Ruth Beckermann, 2022, 100’