Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Internet, sare sozialak, espazio publiko bilakatu dira. Espazio birtual hauetan harreman afektiboak sortzen ditugu, gure identitateak definitu, gure izaerak biluztu… Sare sozialak gure gustuko irudia islatzen dute, gure iritzia bertan erakutsi nahi dugu, gure lagunei gure bizitzaren berri eman. Gure bizitzaren zati handi bat birtuala da gaur egun eta unibertso birtual horretan bizitza paraleloak sortzen ditugu.

Baina zer gertatzen da sarean publikatzen dugun guztiarekin? Nork ikusten du? Zein da kanpora ematen dugun irudia? Zein helbururekin erabiltzen dugu sarea?

Hiria Hackeatu egitasmoaren baitan kokatutako lantegi honetan gazteok sare sozialekin egiten dugun erabilera ikusiko dugu, eta gazte zein helduok kaleko espazio publikoetan sare sozialak nola erabiltzen ditugun. Sareetan gure bizitzaren berri emateak dituen arriskuez hitz egingo dugu, zer ezkutatzen den interneten atzean eta gure sakelean daramagun unibertso digitalari ikuspegi kritikoz begiratuko diogu. Guzti hau modu praktikoan landuko dugu, antzerkia eta performance-a tresna moduan erabiliz eta pentsaraziko diguten esku-hartzeak eginez.

Descripción Corta

Hiria Hackeatuko lantegi honetan, Inés Bebearen eskutik, gazteok sare sozialekin egiten dugun erabilera ikusiko dugu, eta gazte zein helduok kaleko espazio publikoetan sare sozialak nola erabiltzen ditugun. 

Idiomas Audios
Temática
Tipo de actividad
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Público
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Espazio birtuala espazio publiko bezala
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si