Imagen
Imagen
Descripcion

Telekomunikazio ingeniaria, aktorea eta hezitzailea. Garapen eta elkartasunean lankidetzan bidea egin ondoren hezkuntzara heldu zen, non antzerkian eta terapia alternatibotan izandako esperientzia oso baliotsuak izan zitzaizkion.

Profesionalki erakunde ezberdinetan jardun du: UNITES (Informazio gizartea eta telekomunikazioen inguruko estatuko idazkaritza), ONGAWA (Nazio batuetako programa bretxa digitala lantzeko), EHAS osasunerako teknologiak, Heinz-Nixdorf Institutua, Osloko Unibertsitatea eta Rey Juan Carlos Unibertsitatean ikerketa eta irakaskuntzan. Iberoamerikako Estatuen Erakundean Aholkularitza tekniko eta sozialean, eta MedialabPradon kultural eta teknologia bitartekaritzan.

Ondula-n proposamen filosofikoaren alma materra da, hitzaldiak antolatzen ditu eta gazte eta helduekin hezkuntza metodologia ausartenak praktikan jarri ohi ditu. Ondula irabazi asmorik gabeko elkartea da. Bere helburua zera da, teknologia digitalen erabileran hezkuntza kritikoa ahalbidetzea, garapen pertsonala eta pentsamendu kritikoa, sortzailea eta etikoa ardatz hartuta eta, era berean, eraldaketa sozialarekiko konpormezuarekin. 2012az geroztik elkarteak ikerketa, irakasle formakuntza eta hezkuntza formal eta ez formalaren arloetan ekintza ezberdinak bideratzen ditu entitate publiko eta pribatuekin elkarlanean.
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Telekomunikazio ingeniaria, aktorea eta hezitzailea
Tipo
Invitados