Scala eraikineko eskailera nagusian kokatzen den instalazio bat da, musikara eta soinura hurbiltzeko dauden hamaika hizkuntza eta moduak ikertzeko xedez sortua.
Scala eraikineko eskailera nagusian kokatzen den instalazio berria da. Musikara eta soinura hurbiltzeko dauden hamaika hizkuntza eta moduak ikertzeko xedez sortu da; hala, interakzio berri eta harrigarriak sortu nahi ditu soinu-piezen eta askotariko publiko mugikorraren zirkulazioa ezaugarri duen gune arkitektoniko baten artean.
Tabakalerako eskailera nagusia osatzen duten hiru solairuak baliatuko ditu Scala guneak espektro entzungarriaren banaketa harmonikoa irudikatzeko, tonu baxu, ertain eta altuen arabera. Bat-etortze fisiko horretatik abiatuta, proiektuak obra historikoak eta erakusketa-proiektu honetarako berariaz sortutako ekoizpen berriak hartuko ditu; lan horiek lau hilero programatuko dira.
Scalak musika eta musika kanpoko harremanetan sakontzera gonbidatzen gaitu, entzuten dugunean eta entzuten ez dugun horretan sakontzeko, soinuaren eta zentzumenaren edo gizatiarraren eta mekanikoaren arteko trukearen inguruan hausnartzeko.