Imagen
Imagen
Descripcion
Silvia Zayas (Leon, 1978). Arte eszenikoen, bideoaren eta koreografia zabalduaren mugetan egiten du lan. Egun, film-lengoaia dokumentala gailu performatibo desberdinetara helarazteko lanean dihardu. Doktoretza egiten ari da arte eszenikoetan eta zinematografian, Gaztela-Mantxako Unibertsitatean. Bere piezetako batzuk dira São Tomé Revisitado (2012) (MUSAC sorkuntza artistikorako beka) eta Parallax (2016), argi eta soinurako pieza eszenikoa, CA2M eta La Casa Encendidaren "Artistas en residencia" programari esker ekoitzitakoak.
Hainbat artista eta kolektiborekin egin du lan; Declinación Magnética; El Desenterrador de Sofía Asencio, María Jerez, Alejandra Pombo, Esperanza Collado edo Chus Domínguez eta Nilo Gallego, Laboratorio 987 azalpen-proiektuan (2012-2013), MUSAC. Egun, Jumping scales (Matadero-Madril) ikerketa artistikoko proiektuan lanean dihardu.
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores