
2018 hasieran aurrera eramandako esperientzia (meta)zinematografikoa abiapuntu hartuta, filmik gabe film bat proiektatzea proposatzen da, eta ikusleak izango dira proiekzio-operadorea. Silvia Zayas eta Esperanza Collado artistek Madrileko zinema utzietan egindako ibilbide-sekuentzia batzuetatik abiatuta, ekintzen, elkarrizketen eta afektuen muntaketa bat eraikitzen da.
Filmak hizkuntzaren, zinemaren eta ibiltzearen, praktika artistikotzat hartuta, arteko harreman posibleen inguruan galdetzen du, eta, azken batean, film-bitartekoaren ahalmen performatibo eta ahozkoen esplorazioa proposatzen du.
Pieza hau Jumping Scales-en egitarauaren barruan estreinatu zen, Mataderon, Madrilen, 2018ko maiatzean.
Silvia Zayas eta Esperanza Collado artistek Madrileko zinema utzietan egindako ibilbide-sekuentzia batzuetatik abiatuta, ekintzen, elkarrizketen eta afektuen muntaketa bat eraikitzen da.
