Zure marka sortu nahi duzu? Zure lanak sinatzeko zigilu bat egin? Lantegi honekin eskuz egindako estanpazioak eskaintzen dizkizun aukerak ikasiko dituzu. Estanpazio, diseinu edo ilustrazioan interesa baduzu, hau da zure lantegia.
Modu praktiko eta dibertigarri batean, zure zigilua hasieratik amaierara sortuko duzu, gero etxera eraman ahal izango duzularik.
Egurrezko kubo batetik abiatuta, eskuz diseinatu eta egingo dugu zigilua. Momentuan hasi zaitezke lanean edo etxetik ideiak ekarri; hemen garatuko ditugu. Zure inizialak izan daitezke, marrazki geometriko bat, ikurra edo modu xinplean irudikatutako objektua. Gure zigiluek bi koloretan estanpatzeko aukera emango digute, gainazal porotsu eta lisoan.
Lantzeko errazak diren eta emaitza grafiko oso onak ematen dituzten materialekin egingo dugu lan.
Zatoz zure zigilua egitera, zure lan guztietan estanpatuko duzu!
Zigiluak sortzeko lantegi honekin eskuz egindako estanpazioak eskaintzen dizkizun aukerak ikasiko dituzu. Estanpazio, diseinu edo ilustrazioan interesa baduzu, hau da zure lantegia.