Hamabost urteko gimnasta baten bizitza-urte bat oinarri hartzen duen filma da Stephanie; errotik aldatuko da haren bizitza lesio larri baten ondorioz. Gazte baten oinazeari buruzko istorioa da kirolari buruzko istorioa baino gehiago; maitasuna eta onespena etsi-etsian lortu nahi ditu gazte horrek presioa etenik gabe handitzen ari den gizartean. Gu guztioi buruzko istorioa da Stephanie. Elkar babes dezagun egindako deia.
Iraupena: 90’
Hizkuntza: Nederlandarra
Grabaketa formatua: DCP following DCI
Grabaketa lekua: Belgika
Sinopsia
Stephanie filmak olinpiar jokoetan parte hartu nahi duen anbizio handiko gimnasta gazte baten istorioa kontatzen du. Entrenatzailearekin eta bere ingurukoekin harreman ona mantentzeko, isilean gordetzen ditu zauri eta min jasanezinak. Sendagaiak bere kabuz hartzen hastean eta hondamendira daraman kiribil batean sartzean, konturatzen da gainontzekoen maitasuna eta onespena lortzeko irabazi nahi duela beti.