Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Larruak eta Izurrekin elkarrizketak:

  • Sun tunnels, Nancy Holt, AEB, 1978, 26’
  • Core, June Crespo, Maddi Barber, 2022, 21’

Tabakalerako zinetik bi proiekzio programatu nahi izan ditugu, Laura Vallések komisariatutako Larruak eta izurrak erakusketarekin elkarrizketan. Horretarako, komisarioarekin aritu gara hizketan, eta ideiak eta ikustaldiak partekatu ondoren bi saioko programa prestatu dugu, artistak eta zinegileak hartzen dituena.

Alde batetik, bi film laburrez osatutako lehen saioa. Lehenengoa, Sun tunnels (1978), Nancy Holt artista estatubatuarrarena, batez ere espazio publikoetarako edo Land Art-eko bere eskulturengatik ezaguna, baina beste baliabide batzuekin ere lan egin zuena, zinearekin esaterako. “Nire filmak, nire bideo-zintak eta nire liburua, horiek ere pertzepzioaren esparruan sortuak, paisaien edo tokialdaketen oroipenak izaten dira. Espazioaren indikazioak (tracking shot, paneo, aireko hartualdi eta walking shoten bidez) eta naturaren alderdiak (eguzki-argiak, hauts-hodeiek eta uretako islek sortutako patroiak) ikusmenak atzitzen ditu eta beste toki batzuetara garraiatzen dira, filmaren bidez, denboran zehar; bitartean, tokiko psikologia agertzen da bertako ahots, soinu edo musikaz baliatuta, soinu-pistetan edo horiekin batera doan testuan.” (Artistak adierazia Video Data Bank-erako, 1988). 

Bestetik, June Crespo eskultoreak −Larruak eta izurrak erakusketan parte hartzen ari dena− eta Maddi Barber zinegileak elkarrekin osatutako pieza bat: Core, (2022).

Sinopsia:

Norbait lo dago.

Uhal garraiatzaile batek harriak mugitzen ditu lurpeko toki batean.

Harriak aho formako zulo batetik erortzen dira.

Esku batzuek zementuzko pieza bat zeharkatzen dute.

Norbaitek harria birrintzen duen agintea maneiatzen dihardu.

Coren, materiala igarotzen den egoera desberdinak dokumentatzen ditugu: harria, hautsa, likidoa eta solidoa. Gauzen gainazalaren artetik eta haien azpitik aurrera eginez, itxuraz urrun dauden bi prozesu lotzen ditugu: eskuak zementuzko eskultura batzuk zeharkatzen eta manipulatzen, eta harrien erauzketa eta transformazio prozesua harrobi batean. Materialen arteko elkartzea eta frikzioa, aldi berean bi lengoaiaren −eskultorikoaren eta zinematografikoaren− arteko elkartzearen eta negoziazioaren emaitza

June Crespo eta Maddi Barber gurekin izango ditugu saioan, eta beraiekin hitz egin ahal izango dugu beren lanari buruz eta beren piezarekin zer gertatzen den Nancy Holten piezarekin batera ikusten dugunean

Bigarren saioa, maiatzaren 16koa, Pina Bauschi buruz Chantal Akermanek egin zuen filmari eskainia izango da

 

 

Descripción Corta

Tabakalerako zinetik bi proiekzio programatu nahi izan ditugu, Laura Vallések komisariatutako Larruak eta izurrak erakusketarekin elkarrizketan.

Idiomas Subtitulos
Tipo de actividad
ID GESCOL
F28D23CF-7B8A-4DA9-B039-4E1CA5D6DD38
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Pago
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Hora
19:00
Hora Fin
20:15
Formato
Público
Imagen Listado
Imagen
URL TICKETING
https://sarrerak.tabakalera.eus/index.php?action=PU_evento&Ev_id=2884&idioma=EU
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
Si
Imagen Listado Cartelera
Imagen
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Datos GESCOL
idReserva: F28D23CF-7B8A-4DA9-B039-4E1CA5D6DD38
Reserva: ZIKLOA DIALOGOS CON
FechaInicio: 2024-05-09
FechaFin: 2024-05-09
FechaAlta: 2024-04-09
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
FECHAS:
idReserva: F28D23CF-7B8A-4DA9-B039-4E1CA5D6DD38
Fecha: 2024-05-09
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 20:15
TituloEventoEU: ZIKLOA DIALOGOS CON
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea
Temporadas
Año
2024
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
June Crespo eta Maddi Barber gurekin izango ditugu saioan
Empresas Organizadora
En Home
Si
Abrir en ventana nueva
Si
Lista precios
Tipo Precio
Precio
4.00
Precio
3.60
Tipo Precio
Precio
3.60
Tipo Precio
Precio
1.00
Precio
0.00