Idazleak, irakurleak, marrazkilariak, pertsonaiak, protagonistak… Zein leku okupatzen dute emakumeek komikian?
Tailerrak bi zati izango ditu: teorikoa eta praktikoa:
Lehen ordu erdian, Bechdel testa abiapuntu hartuta, komiki eta komikigintzan emakumeek duten trataera, presenzia eta funtzioak aztertuko ditugu. Gainontzeko zatia gure komiki propioa sortzera bideratuko dugu, Bechdel testa bete beharko duen komikia eginez. Oinarrizko tira edo komiki orrialde bat egiteko elementu grafikoak aztertu eta gure lan propio laburra osatuko dugu. Honek errepresentatu nahi dugun errealitate sozialaren inguruan hausnartzeko bidea emango digu.
Bechdel-en Testa abiapuntu bezala hartuz, Ainara Aspiazu, Axpik gidatutako lantegi honetan emakumeek komiki munduan duten tratua, presentzia eta funtzioak aztertuko ditugu.