Imagen
Imagen
Descripcion

 

 

Susan Hiller-ek (AEB, 1940-2019) bere artista-ibilbideari ekin zion Londresen, 1970ko hamarkadaren hasieran. Laster, bere praktika artistiko berritzaileari esker egin zen ezagun. Praktika horren barnean besteak beste, honako hauek daude: taldeka egindako obrak, adibidez Mapping (1974); instalazio museologikoak/artxibistikoak, adibidez, Fragments (1978), Enquiries/Inquiries (1973 eta 1975) edo Dedicated to the Unknown Artists (1972/6); eta beste obra asko. Horiek hainbat baliabidetan eginak daude, zeinen bidez idazkera automatikoa, zentzumenez kanpoko pertzepzioa, fotomatoiak, paper pintatua, postalak eta herri-kulturaren beste alderdi batzuk aztertzen dituen. Berak egindako obra guztiek partekatzen duten zerbait da gure gizartean presente dagoen elementu kultural bat dutela oinarri. Hilerren lanetan, alderdi soslaituak, ezezagunak edo gure kultura-ekoizpen partekatutik zuzenean baztertuak lantzen ditu, eta bere proiektuak kulturaren “subkontzientearen” ikerketa gisa deskribatu dira. Bere ospeari eman diote abala Institute of Contemporary Art (1986) eta Talte Liverpool (1996) zentroetako atzera begirako erakusketek eta nazioarteko erakusketa kolektibo handiek. Susan Hiller sari eta aitorpen asko jaso ditu; hauek, adibidez: Gulbenkian Fundazioaren Artista Bisual Onenari Saria (Londres, 1977 eta 1978); National Foundation for the Arts Fellowship (AEB, 1982); Visual Arts Board Travelling Fellowship (Australia, 1982); Guggenheim Fellowship (AEB, 1998); eta DAAD beka (Berlin, 2002).

 

 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores