Imagen
Imagen
arroka
Descripcion

Susana González ikusentzunezko sortzailea da, Bartzelonako Ramon Llull unibertsitatean Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatua, Dokumentala eta Gizartean masterra (ESCAC) eta Antropologia Bisualean masterra ere (UB).

Gimena Angeriz argazkilaria da, bideogilea eta artista bisuala. UPV/EHU unibertsitatean Arte Ederretan izentziatua da, ikusentzunezkoen espezialitatean. Argazki-zuzendaritza, bideomapping teknikak, ikusentzunezkoen postprodukzioa, diseinu eta ilustrazio digitala, argazkigintza analogiko zein digitala ikasi ditu ere.

Biak prozesu parte-hartzaileetan eta ikusentzunezko autoerrepresentazio dinamiketan oso arituak dira, betiere begirada feminista batetik abiatuta. Haren bidezko gizarte esku-hartze proiektuak garatzen dituzte, eta horren adibide argia bere #YoCambioTodo (Bizkaia/2022) proiektua da, gazteengana buruko gaixotasunak gerturatzeko bideo lantegi parte-hartzailea.

Arroka Tailerraren parte dira, Bilbo Zaharrean dagoen espazio kultural eta asoziatiboa.

Tipo
Artistas y Creadores