Estampa ikus entzunezko esperimentazioa eta ingurune digitalak lantzen dituen errealizadore, programatzaile eta ikertzaile talde artistikoa da. Bere praktika ikusentzunezko teknologiara eta teknologia digitalera egindako hurbilketa kritiko eta arkeologiko batean oinarritzen da, bere funtzionamendua, erabilerak eta bere eraikuntza objektu diskurtsibo gisa ulertu ahal izateko. Azken urteotan hainbat proiektu garatu dituzte adimen artifizialaren erabilerei eta ideologiei buruz eta horiek ikusizko kultura garaikidean duten eraginari buruz. El mal alumno bezalako ikerketa artistikoko piezetan. Adimen artifizialetarako pedagogia kritikoa (2017-2018) edo Auspicios (2019) edo Especies marcianas (2021) bezalako instalazioetarako, beste askoren artean. Bere lanak animazio esperimentaleko piezak (En la colonia penitenciaria, 2010) eta bideo saiakuntzakoak (azkenekoak The Process of Seeing, 2020, eta ¿Qué es lo que ves, YOLO9000? 2019) ere biltzen ditu.