Imagen
Imagen
Descripcion
Tarek Atoui (1980, Beirut, Libano) Parisen, Frantzian, bizi da gaur egun, eta bertan egiten du lan. Artista eta konpositore honek soinu-baliabideekin egiten du lan, eta bere obran zehar musikaren eta tradizioaren historiari buruzko ikerketa sakona egiten du. Horren emaitza gisa, ekoizteko eta lankidetzan aritzeko modu berriak aztertzeko balio dioten performanceak sortzen ditu. Bere obraren muina banakako esparruaren eta esparru orokorraren arteko etengabeko hausnarketa da, baita zuzeneko interpretazioaren izaera ireki eta dinamikoa ere.
Atouik soinua erabiltzeko duen moduak baliabide hori ulertzeko eta esperimentatzeko ditugun ohiko moduak desafiatzen eta zabaltzen ditu. WITHIN izeneko bere proiektuak kultura gorra du ardatz (Deaf Culture). Hortik abiatuta, musika-tresnak sortzeko modu berriak bilatzen ditu, baita konposatzeko eta interpretatzeko modu berriak ere. The Reverse Collection lanean antzinako eta jatorri ezezaguneko musika-tresnak jotzen eta grabatzen ditu antropologia-museo batean. Ondoren, grabazio horiek modu esklusiboan entzunda, musika-tresnen beste bilduma bat sortzen du.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores