Imagen
Imagen
Descripcion

Thomas Zummer Brooklynen (New York) bizi eta han egiten du lan. Irakasle da The European Graduate School / EGS (Suitza) eta Tyler School of Art-en (Templeko Unibertsitatea, Filadelfia).

Bere karrera akademikoaren hasiera paleozoologia, filosofia eta zinemarekin lotuta dago. Yaleko Unibertsitatean hasi zen bere ikasketekin Paul de Man eta Jacques Derridaren departamentuan. Beranduago, Michel Foucaulten laguntzaile izan zen Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia). Zummerrek Umberto Ecorekin ikasi zuen, Paul Ricœur eta John Searle Toronto Unibertsitateko Semiotika eta Ikasketa Estrukturalen Institutuan 1981 eta 1986 artean.

Bere obra teorikoak birtuala eta errealaren arteko mugak aztertzen ditu (Projection and Dis/embodiment: Genealogies of the Virtual, Into the Light: The Projected Image in American Art 1964–1977 katalogorako) eta bai bere idatziek baita bere komisario lanak ere, memoria lantzen du irudiekin lotuta, zientzia fikzioa zinemari (Arrestments: Corporeality and Mediation, Suturas y fragmentos: Cuerpos y territorios en la ciencia-ficción, Fundación Antoni Tàpies) edo biografia bisualari lotutako fantasmagorikoa.

Zummerrek ondorengoei buruzko testuak idatzi ditu: Eleanor Antin, Vik Muniz, Leslie Thornton, Heleen Decuininck edo Harun Farocki, besteak beste. Hainbat erakusketa komisariatu ditu ere: CinéClub/Anthology Film Archives, Thread Waxing Space, Wexner Center for the Arts, Katonah Museum of Art o el Palais des Beaux-Arts de Bruselas.

 

 
Cargo - Nota descriptiva
Filosofoa, idazlea, artista, komisario independentea.
Tipo
Artistas y Creadores