Imagen
Imagen
Descripcion

Tom Johnson (Colorado, 1939) konpositorea da. Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan jaso zuen prestakuntza, eta Morton Feldman konpositorea izan zuen irakasle. Johnson tradizio minimalistan oinarritzen da bere konposizioak egiteko. Lehenengoa izan zen termino hori musikari aplikatzen, 1972an The Village Voice egunkari kulturalean argitaratutako artikulu batean, musika-kritikari aritzen baitzen orduan.

Bere musika-egiturak formalistak dira, eta sekuentzia logikoen menpe egoten dira. Sekuentzia horietan, hain zuzen, metaketa-, numerazio- eta isorritmia-prozedurak esploratzen ditu. Prozedura horiei esker, musika logikoaren sortzaile izendatu izan dute. Nolanahi ere, musika-konposizioak eta testua modu hedagarrian erabiliz, umorea nagusi duten piezak ekoitzi ditu, absurdu-ukitu bat emanez; izan ere, musika bere buruari –musikari– buruzko ikastaro bat ematen ariko balitz bezala aurkezten digu.

Johnson, nagusiki, bere operengatik da ezaguna: The Four-Note Opera (1972), ia 30 urteko ibilbidea duena, oraindik ere aurkezten da herrialde askotan; Riemannoper 15 alditik gora eraman da agertokira Bremenen 1988an estreinatu zenetik. Azkena, Trigonometry, 1997an estreinatu zen Hanburgon. Bestetik, Rational harmonies deritzen lanak, Music for 88 eta Failing: A Very Difficult Piece For String Bass ere bere errepertorioaren parte dira. Baina, beharbada, bere obrarik handiena Bonhoeffer Oratorio da, orkestra, koru eta solistentzat eginikoa, Dietrich Bonhoeffer teologo alemanaren testuekin. Bi orduko iraupeneko obra hori Mastriquen (Holanda) estreinatu zen 1996ko irailean. Alemanian, berriz, 1998an estreinatu zen Berlinen; eta AEBn 2000. urteko maiatzean.

Johnsonek, halaber, irrati-obra asko konposatu ditu. 1989an, Apollohuis argialetxeak The Voice of New argitaratu zuen, 1971-1982 aldian zehar idatzitako musika-kritikako artikuluen bilduma bat; eta 1996an Editions-ek argitaratutako Self-Similar Melodies Tom Johnsonek bere obran erabilitako sistemei buruzko lehen bilduma teorikoa izan zen.

Tom Johnsonek “Victoires de la musique 2000” sari nazionala jaso zuen Kientzy Loops obraren eskutik, eta Música silente erakusketako komisario izan zen Madrilgo Reina Sofía Arte Zentroa Museoan 2001ean. 1983tik, Parisen bizi da.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Konpositorea
Tipo
Artistas y Creadores