Tomás Bargão Henriques (Lisboa, Portugal, 2003). Antonio Arroio Arte Bigarren Hezkuntzako Eskolan ikasi zuen. Txikitatik, adierazteko tresna gisa erabili izan du pintura eta 15 urte zituenetik formatu ezberdinetan aktiboki margotzen hasi zen. Bere egunerokotasunak eskalarekin, adrenalina eta urgentziarekin esperimentatzera eraman zuen. 2021ean “Look Kool” kolektiboa sortu zuen Tomás Tomás artista portugaldarrarekin batera. Bertatik, egilekidetza-programa bat garatzen dute, pintura abstraktuaren bitartez, baliabide eta espazio ezberdinetan. 2022. urtean Ejercicio plástico izeneko erakusketa egin zuen, Juan Perdiguero Trillo artistarekin batera, Lisboako NVS galerian.
Materialak ikertzen ditu, aukerak irudikatzeko. Gabriel Chaileren Estudioko sorkuntza-zuzendaria da. Bertan, Chailek eta inplikaturiko beste artista batzuek sortu eta bultzatu zuten autoikaskuntza-eskola bateko kide da.
Lisboa (Portugal) du bizileku eta lantoki.