Imagen
Imagen
Descripcion

 

Tomás Saracenoren (San Miguel de Tucumán, 1973) praktika artea, bizitzaren zientziak eta giza-zientziak lotzen dituzten kontzeptuetan oinarritzen da. Mundu horien loturan kiribilduta, bere eskultura flotatzaileek, komunitate-proiektuek eta murgilketa-instalazioek planetarekiko zentzumen-solidaritatea proposatzen dute praktika ekologiko sozial, mental eta ingurumenekoaren bidez.

 Duela bi hamarkada baino gehiagotik, Saracenok atmosferarekiko lankidetza etikora bideratutako proiektuak aktibatu izan ditu; horien artean Museo Aero Solar (2007-) eta Fundación Aerocene (2015-) irabazi-asmorik gabeko erakundea, zeinak komunitate-eraikuntza, ikerketa zientifikoa, esperientzia eta hezkuntzan lantzen dituen. Fundazioaren nukleoan Aerocene dago, airea askatzeko diziplina anitzeko proiektua, airearentzat sasoi berri bat proposatzen duena. Bere praktikaren beste ildo nagusiak, Saracenok armiarma eta armiarma-sareengatik duen interes sakonak, Arachnophilia-ren sorrera ekarri zuen. Arachnophilia diziplinarteko ikerketa eta irabazi-asmorik gabeko komunitatea da, eta Saracenoren aurreko lankidetza-ikerketetatik sortzen diren berrikuntzetan du oinarria; hots, arkitekturen, materialen, bibrazio-seinalizazio moduen eta armiarmaren/armiarma-sarearen jokabidean.

Gainera, azken bi hamarkadetan Saraceno hainbat erakunderekin egon da elkarlanean: Massachusetts Institute of Technology, Max Planck Institutua, Nanyang Technological University, Londresko Imperial College eta Londresko Historia Naturalaren Museoa. Konferentziak eman ditu mundu osoko erakundeetan eta Brunswickeko (Alemania)Unibertsitate Teknikoan Arkitekturarekin lotutako Arte Institutua zuzendu du (2014-2016); eta egoiliar egon zen Frantziako Centre National d'Études Spatiales zentroan (2014-2015), MIT Center for Art, Science & Technology zentroan (2012-gaur egun) eta Atelier Calder-en (2010), besteak beste. Horrez gain, Saracenok, oraintsuago, honako erakusketa hauek egin ditu: Horizonte de eventos: Tomás Saraceno Cisternernen, Kopenhague (2020); Aria, Palazzo Strozzin, Florentzia (2020); Veneziako 58. Nazioarteko Arte Bienalean, May You Live In Interesting Times; eta carte blanche à Tomás Saraceno: ON AIR, Tokioko Palaisen, Paris (2018). Bere lana nazioarteko bildumetan aurki daiteke: Bauhaus Museoa, Weimar; New Yorkeko Museum of Modern Art; SFMOMA, San Francisco; Walker Art Center, Minneapolis; Nationalgalerie eta Staatliche Museen zu Berlin, Berlin.

 

 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores