Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

 

19:00 Aurkezpena: Santos Zunzunegui
20:00 Proiekzioa

Zire darakhatan zeyton (A través de los olivos), Abbas Kiarostami, Iran, 1994, 108' 

 

 

A TRAVÉS DE LOS OLIVOS (ZIR-E DERAKTHAN-E ZEYTUN, ABBAS KIAROSTAMI, 1994) LANAREN SINOPSIA

Mohamad Ali Keshavarz deitzen dela esaten duen aktore bat ikusleei zuzentzen zaie, eta esaten die ikusiko duten filmean duen rola zinema zuzendari batena dela; zuzendari hori ikasle gazteekin casting bat egitear dago, laster grabatuko den film bateko protagonista aukeratzeko. Koker-en gaude, Teheranetik 350 km iparraldera. 1993ko maiatzaren 30a da, eta duela urtebete lurrikara izugarri bat izan zen bertan. Hainbat neska gazte aukeratu dituzte; horien artetik, Tahereh Ladania izango da protagonistaren rola jokatzeko aukeratua.

Kredituak igaro ondoren, aurreranzko travelling handi bat ikusten dugu, auto batetik grabatua; horren bidez, grabazioaren tokiak ezagutuko ditugu. Aldi berean, emakume ahots batek eta gizon ahots batek errodatze klaketarako behar den klarion bati buruz hitz egiten dute. Gizon ahotsak esaten du gogoan duela lehen aldiz klaketa bat ikusi zuenekoa; paraje horietan ¿Dónde está la casa de mi amigo? lana grabatu zutenean izan zen. Gizon ahotsa film horretan maisuaren papera egin zuen pertsonarena da. Emakume ahotsa, berriz, Shiva andrearena da; laster grabatzen hasiko diren filmeko ekoizpen idazkaria da Shiva. Emakumeak txalotu egiten du gizon ahotsaren interpretazioa, eta hark erantzuten du zentzua zuela ondo egiteak, horixe baitzen bere benetako lanbidea.

Maisua bidegurutzean utzi ondoren, Shiva andreak Tahereh Ladaniaren etxerako bidea hartzen du. Han, jabetzen da ez dagoela etxean, goizeko ordu txikitan lagun baten soineko bat jasotzera joan baita, grabaziorako. Zinemagileen nahiak (baserritar jantzi tradizional bat) eta aktore izango denarenak ez datoz bat, eta aktoreak Shiva andreari gogorarazten dio egun ikasleek ez dituztela zaharkitutako arropa horiek eramaten. Desadostasun hori konpondu ondoren, bi emakumeek grabazioa izango den tokirako bidea hartzen dute. Bidean, Ahmadpur anaiak (¿Dónde está la casa de mi amigo? filmeko bi protagonistak) jasotzen dituzte; natura betean kanpadendak erabiliz inprobisatu duten eskolara bidean zeuden.

Klaketa batek film berriko 4. eszenako 1. planoaren lehen harraldiaren filmaketara ekartzen gaitu. Balio ez duten hiru harraldiren ondoren, aktore nagusi gisa hautatu duten gazteak esaten du neska baten aurrean hitz egin behar duen bakoitzean totelka egiten duela, eta ezin duela ekidin. Argi gelditzen da mutila ordezkatu behar dutela. Rol hori betetzeko Hossein Rezai aukeratzen dute, troupe zinematografikoaren kanpalekuan “denerako mutil” gisa balio duen gaztea. Shivak Hossein jasotzen du, eta autoan doazen bitartean papera errepikatzeko eskatzen dio. Berreraikitze lanak egiten ari diren igeltseroek eragindako auto ilara gainditu ondoren, inprobisatutako platora iristen dira. Hala ere, gauzak ez dira ondo ateratzen. Taherehek ez ikusi egiten dio Hosseini, eta ez dio behar bezala erantzuten.

Hossein eta zuzendaria autoan. Zinemagileak galdekatu egiten du gaztea, eta hark aitortzen du hargin gisa lan egin zuela Taherehen etxe aurrean, arrakastarik gabe gorte egin ziola eta neskaren gurasoen arbuioa irabazi zuela. Gau hartan, lurrikarak herria suntsitu zuen, eta Tahereh gurasoak hil egin ziren; orain, amona baino ez du bizirik. Amona ere ez dago gazte maiteminduaren alde ("Pentsatu nuen nire bihotzeko minak suntsitu zituela etxeak"), eta gogorarazten dio ezin dela neskarekin ezkondu "analfabetoa delako eta ez duelako etxerik".

Flashbacka: Hosssein lurrikararen biktimei lur emateko inprobisatutako hilerrian. Taherehekin gurutzatzen da, baina hark ez ikusiarena egiten dio. Gaztearen amonari jarraika doala, baso txiki batean, gure heroiak Y la vida continúa filma grabatzen ari den talde zinematografikoarekin tupust egiten du; film horretakoa da A través de los olivos lanaren abiapuntua izango den eszena. Grabaketa ez oztopatzeko eskatzen diote.

Klaxon baten soinuak orainaldira ekartzen gaitu berriz ere. Zuzendariaren autoa (Hossein bertan dago) eta Shiva andrearena (Tahereh doa barruan) bata bestearen ondoan gelditzen dira. Shiva andrea autotik jaisten da eta modu misteriotsuan hurbiltzen da zuzendariaren autoaren leihatilara, esanez ikaslea konbentzitu duela grabatzen jarraitzeko. Taherehek begi bazterretik begiratzen dio Hosseini, eta berehala kentzen du begirada.

Shivak Tahereh bere etxera daraman bitartean, zinemagileen troupearen kanpalekuan afaria eta ondo irabazitako atsedena prestatzen hasten dira. Hurrengo goizean, sukaldariak zuzendariari esaten dio Hosseinek gau osoa eman duela bere pertsonaiaren hitzak buruz ikasten, egun horretan grabatuko duten sekuentziarako.

Berriz ekiten diote grabaketari. Senar-emazte gazteen etxearen aurrean (Y la vida continúa filmean ikus daiteke eszena) biderkatu egiten dira planoaren harraldiak (14. eszena, Hosseinen eta Y la vida continúa filmeko izenik gabeko zuzendariaren arteko elkarrizketa bat duena). Pixkanaka, planoa aldatuz joango da, zuzendariak aurreikusten ez zituen baina errealitateak inposatzen dizkion elementuak integratzea onartu ahala. Bitartean, grabaketakoa ez den laukiratze batean, Hossein ikus dezakegu, Tahereh harekin ezkontzeko konbentzitu nahian, arrakastarik gabe; neskari esaten dio ez dituela nahastu behar interpretatzea egokitu zaion pertsonaia eta benetako pertsona, eta haien ezkon bizitza ez zela inolaz ere izango grabatzen ari diren filmeko bikoteak duena bezalakoa.

Aurreikusitako planoa grabatu ondoren, ekipoak grabaketa tokitik alde egiten du. Taherehk nahiago du oinez joan, soroetan zehar; Hossein, berriz, furgoneta noiz atera zain gelditzen da. Zuzendariak bultzatuta, Hossein Taherehen atzetik ateratzen da, eta baso txiki batean iristen da neskaren parera. Hosseinek berriz esaten dio berarekin ezkondu nahi duela (“badakit maite nauzula, esango dio, baina amonaren beldur zara”). Neskak tinko egiten du bidean aurrera, muino batean gora doan eta ¿Dónde está la casa de mi amigo? filmean agertzen zen bidexka sigi-sagatsura iritsi arte. Tahereh muinoaren tontorrean desagertzen denean, Hossein berriz ere hasten da haren atzetik. Gailurrera iristen da, zuhaitz bakarti batean ondoan, eta zerumugara begiratzen du.

Plano orokor oso zabala. Taherehren ingerada ñimiñoa puntu bat baino ez da olibondoen eta belar berdearen artean. Hosseinek korrika jaisten du muinoa, paisaian mugitzen den beste seinale nano bat bihurtu arte. Haizeak jotzen du eta hondoan musika entzuten da, Cimarosaren[1] Oboe eta sokarako kontzertua do maiorrean laneko hasierako Larghettoa, hain zuzen ere. Pixkanaka, bikotea irudikatzen duten urruneko bi puntuak elkarri hurbiltzen zaizkio, ia bat egin arte. Une horretan, musika allegro giusto bihurtzen da. Eta Hossein irudikatzen duen puntu zuriak norabidea aldatzen du, zoro baten pare guregana korrika hasteko.

 

[1] Domenico Cimarosaren kontzertu hori ez da existitzen. Obra hori Arthur Benjamin musikari eta orkestrako zuzendari australiarrak Evelyn Barbirolli oboe jotzaileari egindako orkestazioa da; musikari italiarraren pianoforterako lau sonatak osatzen dute.

 

Santos Zunzunegui

 
 
Descripción Corta

Abbas Kiarostamiren  "A través de los olivos" pelikularen proiekzioa Santos Zunzuneguik aurkeztuta.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Santos Zunzuneguik aurkeztuta
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si