Gaztetxoek esperimentu zientifikoak egiteko tartea dira txoko hauek. Modu erraz eta ohiko materialekin, gai teknologikoetara hurbiltzeko aukera paregabea: airearen erresistentzia, presio desberdintasun eta energiaren transformazioa, robotika…
Lau lantegi ezberdin dituzu, aukeratu zurea.
*Eguraldi txarra egingo balu lantegia Medialaben izango da.
Uztailak 8 -- Urezko suziriak
Barne eta kanpoaldearen presio desberdintasunaren bitartez bultzatutako suzirien muntaketa egingo dugu lantegi honetan. Ura izango da gure erregaia.
Uztailak 15 -- Helizedun kotxe elektrikoak
Material birziklatuekin kotxeak sortuko ditugu, helize elektrikoen bidez mugituko diren kotxeak.
Uztailak 22 -- Intsektu robotikoak
Intsektu robotikoak egingo ditugu elektronikako oinarrizko pieza txikiekin.
Uztailak 29 -- Jausgailu-arrautza
Arrautz bat bigarren pisutik jaurti eta ez puskatzeko jausgailu bat diseinatuko dugu.
Abuztuak 5 -- Urezko suziriak
Barne eta kanpoaldearen presio desberdintasunaren bitartez bultzatutako suzirien muntaketa egingo dugu lantegi honetan. Ura izango da gure erregaia.
Abuztuak 12 -- Helizedun kotxe elektrikoak
Material birziklatuekin kotxeak sortuko ditugu, helize elektrikoen bidez mugituko diren kotxeak.
Abuztuak 19 -- Intsektu robotikoak
Intsektu robotikoak egingo ditugu elektronikako oinarrizko pieza txikiekin.
Abuztuak 26 -- Jausgailu-arrautza
Arrautz bat bigarren pisutik jaurti eta ez puskatzeko jausgailu bat diseinatuko dugu.
Gaztetxoek esperimentu zientifikoak egiteko tartea.