12 jour, Raymond Depardon, Frantzia, 2017, 87´
Tabakalerako zinema-eskaintzaren programazioa kolektibo ezberdinen parte hartzera zabaldu asmoz, filma honen aukeraketa UNIK taldean egindako prozesu batean burutu da.
Universo Natural de Inteligencia Kaótica (UNIK) elkargune eta sorkuntza-gune irekia da, ondoeza psikosozialaren bizipena, enuntziazioa eta politizazioaren inguruan lan egiten duena. Pelikula aukeratzeko prozesuan zine-lengoaien inguruan hausnarketa egin da, eta garai eta korronte desberdinetan zorotasuna eta zoroaren errepresentazioak eta iruditegiak aztertu dira. Aukeratutako dokumentalarekin, sistemak “bestea” eraikitzeko dituen metodo eta prozedurak eztabaidara ekarri nahi izan dira.
Saio hau UNIK taldeko partaideek aurkeztuko dute, eta proiekzioaren ondoren solasaldia egongo da.
Sinopsia: Urtero, Frantzian 92.000 pertsona ospitaleratzen dituzte zentro psikiatrikoetan, haien baimenik gabe. Legearen arabera, ospitaleak 12 egun ditu paziente bakoitza epaile batengana eramateko. Historia medikoak eta doktore baten gomendioak oinarri hartuta, erabaki erabakigarri bat hartu behar da: pazienteak alde egin behar duen edo bertan geratu behar duen. Hamabi egun geroago bizitza bat betiko alda daiteke. Raymond Depardon zuzendari eta argazkilari ospetsuak, audientzia horietara lehen aldiz iritsi denak, justiziaren eta psikiatriaren arteko topaketa paregabe horiek jasotzen ditu.
Urtero, Frantzian 92.000 pertsona ospitaleratzen dituzte zentro psikiatrikoetan, haien baimenik gabe.
Reserva: ZIKLOA UNIK
FechaInicio: 2023-06-10
FechaFin: 2023-06-10
FechaAlta: 2023-05-11
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
Idioma: VO FR, Sub ES
FECHAS:
idReserva: 7DED1E3F-A6DE-4230-A278-054CA06A0C03
Fecha: 2023-06-10
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 20:30
TituloEventoEU: ZIKLOA UNIK
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea