Irekiera: Urtarrilak 22, ostirala, 19:0etan
Jaśmina Wójciken URSUS<—> TABAKALERA proiektuaren oinarria bi hiri bikien kontzeptua da, baita horri lotutako kultura-trukea ere. Pertsonen eta lekuen istorioak aurkezteko ahalegina egiten du, historia ezberdineko bi herrialde ezberdinetako pertsonen arteko benetako korrelazioa sortzeko, era horretan, alderdi batzuetan horien arteko berdintasunak eta elkarrekiko inspirazioak aurkitu ahal izateko. Varsoviako Ursus traktore-lantegiko langile ohien eta Donostiako Tabacalera zigarro-lantegiko langile ohien istorioak dira artista honen abiapuntu. Azken hori proiektuaren egungo egoitza ere bada.
Jaśmina Wójcik, 1983an jaio zen, eta jendearekin egiten du lan, artearen eta aktibismo sozialaren arteko mugan, eraldaketa soziala aurkitu eta pertsonen zein lekuen oroimena errekuperatzeko, zein arazo ekologikoak azpimarratzeko (adibidez, Hiding people among people without contact with nature leads to perversions [Naturarekin loturarik ez duen jendearen artean jendea ezkutatzeak gaiztotasuna sortzen du] erakusketan, 2012. urtean Zachęta Project Room-ean ikusgai egon zena). Bideo-formatuan filmak egiten ditu, baita marrazkiak, hiri-proiektuak eta instalazio interaktiboak ere. 2008. urtean Varsoviako Arte Ederretako Akademian graduatu zen, eta egun bertan lan egiten du irakasle gisa. Varsovian bizi da eta bertan egiten du lan.
Jaśmina Wójciken URSUS<—> TABAKALERA proiektuaren oinarria bi hiri bikien kontzeptua da, baita horri lotutako kultura-trukea ere.