Varvara & Mar-en proposamena, Adonay Bermúdez-ek komisariatutako Langabezia teknologikoa proiektuaren baitan.
Varvara & Mar (Tartu, Estonia, 1984; eta Bartzelona, Espainia, 1981).
Keep smiling, 2021.
Arte interaktiboa. (Javascript, HTML)
Dimentsio aldagarriak.
Geroz eta gehiago dira lehen gizakiek okupatzen zituzten eta orain makinek bereganatu dituzten lanpostuak. Robotei lan errepikakorrak emateaz gain, makinei eskatzen diegu problemak ebazteko adimen artifiziala eta ikaskuntza automatikoa aplikatuz. Carl Benedikt Frey eta Michael Osborne-k AEBn 702 lanpostu baino gehiago informatizatzeko aukera aztertu zuten, eta ikusi zuten estatubatuarren % 47 inguruk automatizazio-arrisku handiko lanpostuak zituztela, AA eta ikaskuntza automatikoko aurrerapen berrienen emaitza gisa. Erresuma Batuko eta Japoniako azterlanen arabera, ehunekoak % 35 eta % 49koak dira, hurrenez hurren.
Adimen artifizialeko teknologiak alor askotan aplikatzen dira gizakien ordez erabakiak hartzeko, hala nola diagnostiko medikoak egiteko edo langileak kontratatu edo kaleratzeko. Beraz, gizadiak aurrean duen testuinguruan, makinek haien inguruko erabakiak hartu ditzakete pertsona batek kontuan hartuko lukeen informazio sentikor eta emozionala alde batera utzita. Adibidez, Amazonek langileen jarraipen automatikoa egiten du biltegietan, eta sistema automatizatuek langileak kaleratzen dituzte euren jardunak behera egin badu ezarritako balioaren azpitik. Noski, AAko algoritmo horrek ez ditu kontuan hartzen beste egun batzuetan baino motelago lan egiteko gizakiak izan ditzakeen arrazoiak.
Varvara & Mar-ek gizakiak automatikoki kontratatzeko sistemak, trebetasun-probak eta makina bidezko kaleratzeak aztertu nahi dituzte zehatz-mehatz. Artistek webgunean oinarritutako esperientzia-formako pieza bat proposatzen dute, non publikoak aurre egingo dion “maisu” izeneko adimen artifizialeko agenteari, zeinak erabiltzaileari eskatuko dion etengabe irribarre egiteko