Vertigo (Vértigo: De entre los muertos), Alfred Hitchcock, AEB, 1958, 128' DCP 4K, JB EN, Azp ES
DCP 4K bermasterizazioa. Mundu mailako berrestreinaldia 2013ko Cannes Classics sailean.
Scottie (James Stewart) eraikin baten teilatutik erori ostean erretiroa hartzera behartutako polizia da. Istripuak bertigoa eragin dio. Hala ere, Madeleine (Kim Novak), lagun baten emaztea, jokabide arraroa daukana, zelatatzeko ardura hartu du. Scottie maitemindu egingo da ikerketa egiten ari den bitartean. Suspentse psikologiko honek obsesioa eta maitasunaren izaera hauskorra lantzen ditu.
Vértigo ezinbestean harridura sortzen duen pelikula hipnotikoa da. 2012an inoizko film onena izendatu zuten. Gidoia Sueurs froides: d'entre les morts eleberrian oinarrituta dago eta San Franciscon errodatutako maitasun istorio arraro bat kontatzen du.
Mundu mailako estreinaldia Donostia Zinemaldian izan zen 1958 urtean eta publikoaren harrera oso ona izan ez bazen ere, Hitchcock-ek zuzendari onenari ematen zaion zilarrezko maskorra irabazi zuen. 61 urteren ondoren Vértigok bere suspentseari bere horretan eutsi dio eta Donostian bueltan da VistaVisionen negatibotik Universal Studiosek zaharberritutako kopian.
Vértigo ezinbestean harridura sortzen duen pelikula hipnotikoa da. 2012an inoizko film onena izendatu zuten.