Sueños de viernes + Brûle la mer
Tabakalerako pantaila partekatua are partekatuagoa egin nahi dugu. Hainbat komunitaterekin ari gara lanean elkarrekin zine programazioan ikuspegi eta lan egiteko modu berriak txertatzeko. Horretarako, azken hilabeteetan hiru lan prozesu jarri ditugu martxan, normalean programazioan presentziarik ez daukaten hiru komunitaterekin: UNIK, Gazteak zinean eta Harrotu ileak. Prozesu hauen azken helburua zine saio bat antolatzea izan da, bidean bakoitzaren esperientziak eta ezagutzak partekatuta. Guztiontzat, bai komunitateak eta bai Tabakalera, elkarrengandik ikasteko aukera izan den hau publikoarekin partekatuko dugu hiru zine saiotan.
Harrotu ileak gazteekin lantegia da. Tea hartu eta astea zer moduz joan den kontatzeko asteroko topaketa bat da. Antzerki pieza bat da. Arropa marka propioa sortu duten gazteak dira. Afektuz, tentsioz, desioz eta itxaropenez betetako espazio bat da, batzuetan betetzen direnak eta besteetan betetzen ez direnak. Gure hezkuntza praktika gehien tentsionatu duen proiektua da. Harrotu ileak gertatzen eta mugimenduan dagoen zerbait da, inoiz estatiko geratzen ez dena.
Ikasturte honetan Harrotu ileak pelikula bat egitea izan da, Zinelab taldeko Maite Alonso eta Unai Ruizen bidelaguntzarekin. Filma kolektibo bat egitea, esperientziak partekatuz, pasarteak bilduz, irudi eta iruditegiak eraldatuz eta hitza hartuz.
Sueños de viernes laburmetraiak lekuz aldatzen diren, ibiltzen diren, igeri egiten duten, aurrera egiten duten gorputzei buruz hitz egiten du. Elkar lagundu, komunikatu eta antolatzen diren gorputzak. Gorputzetan inskribatzen diren mugimendu konplexuak, oztopoak, mugak, agurrak, murruak, familia, itxaropena, iristea.
Lekuz aldatzea, bidaia; potentzia, aukera eta etorkizun gisa.
Sueños de viernes pelikularen aurkezpena, Brûne la mer pelikularen proiekzioarekin lagundu nahi izan dugu, zentzu askotan bien arteko oihartzunak topatzen ditugulako.
Espazio hau partekatzera gonbidatzen zaituztegu, pantailetatik haratago ere.
Brûle la mer, Maki Berchache / Nathalie Nambot, Frantzia, Tunisia, 2014, 75´
Sinopsia
«Historia jende garrantzitsuarekin bakarrik idazten da; gu ez gara existitzen." Tunisiar gazteen borroka eta erbesteratze istorio zatikatuak, Ben Ali erori ondorenekoak. Zer esan nahi du norberaren iraganarekin apurtzeak, askatasunarekin amets egiteak, pelikula bat egiteak eta istorioaren zati bat idazteak? Iraultza baten indarrari, Europaranzko ihesari eta iritsitakoan jasotzen den gaitzespenaren indarkeriari buruzko saiakera zinematografikoa.
Film kolektiboa, esperientziak partekatuz, zatiak bilduz, irudiak eta imajinarioak eraldatuz eta enuntziatuz. Eta Brûne la mer filmaren proiekzioa.
Reserva: ZIKLOAK HARROTU ILEAK
FechaInicio: 2024-06-29
FechaFin: 2024-06-29
FechaAlta: 2024-05-02
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
FECHAS:
idReserva: C9C8A196-43DB-4FC9-A738-E34F6AF53253
Fecha: 2024-06-29
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 21:00
TituloEventoEU: ZIKLOAK HARROTU ILEAK
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea