19:00 Hitzaldia: Fassbinder en el contexto del Nuevo Cine Alemán (Violeta Kovacsics).
20:00 Une jeunesse allemande, Jean-Gabriel Périot, Frantzia, 2015, 93'
Jean-Gabriel Périoten lehenengo film luzea irudi eta biolentzia historia bat da. Ia hamar urtetan zehar jaso eta landutako artxiboko irudiekin eta soinuekin osatua. Périotek galdera bat ardatz duen muntaia-pelikula ikaragarria egingo du: zein da politika intelektualtasunetik indarkeriara daraman bidea? Galdera horri erantzuteko historia zehatz bat jarraituko du. 70. hamarkadan Alemaniako mendebaldean sortu zen Baader-Meinhof edo Armada Gorriaren Frakzioa (RAF) banda armatuaren historia hain zuzen ere. Baina, urte horietara mugatu beharrean eta Historian ezinbestekoa den bezala, lehenago abiatuko du ikerketa eta filmaren hasiera. RAF-eko kideak izango diren Ulrike Meinhof, Andreas Baader, Holger Meins, Gudrun Ensslin eta Horst Mahler 60. hamarkadako gazte intelektual gisa aurkeztuko dizkigu.
Périoten lan askoren ardatza indarkeriaren inguruko galderek ezaugarritzen dute, eta galdera horri zinearen bitartez erantzuten saiatzen denez, irudietan eta soinuetan bertan bilatzen ditu erantzunak. Horregatik, Une jeunesse allemande-en kasuan, artxibo materialak bi jatorri izango ditu: alde batetik, RAF-eko kideek sortutako irudiak. Bestetik, telebistak sortutakoak. Muntaia bikain baten bitartez biolentziaren emergentzia ikusgarri egiten du Périotek, eta ez hori bakarrik, Historia bera ere bai dituen konplexutasun guztiekin.
Violeta Kovasics-en hitzaldia eta Jean-Gabriel Périot zuzendariaren filmaren proiekzioa.