Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Voyage à travers le cinéma français, Bertrand Tavernier, Frantzia, 190', VO (Frantsesez) ingeles eta gaztelerazko azpitituluekin

Bertrand Tavernier-ek zinema maite du. A Personal Journey with Martin Scorsese Through American Moviesharen ildotik, Tavernier-ek zinema frantsesaren inguruko hurbilketa zorrotz eta pertsonal bat aurkezten digu; bere bizitzan zehar gehien gustatu zaizkion film, zuzendari, konpositore eta dialogoen ingurukoa. Jean Renoir-etik hasi eta Claude Sautet-era, Henri Decoin-etik Jacques Becker-era, eta tartean François Truffaut, Jean-Luc Godard, Louis Malle eta beste hainbat zinemagile famatu gogoan hartuz, Bertrand Tavernier-ek zinemaren harribitxiak berraurkezten dizkigu.

Bertrand Tavernier-ek (Lyon, 1941), zinemagintza frantseseko maisu handienetako batek, harreman luzea du Zinemaldiarekin. 1999an atzera begirako ziklo bat eskaini zion jaialdiak, eta urte hartan bertan epaimahaiburua izan zen. Haren Coup de Torchon filmak Sail Ofizialean parte hartu zuen 1982an. Capitaine Conanekin  epaimahaiaren Aipamen Berezia lortu zuen 1996an. Ça commence aujourd'hui filmak Publikoaren saria irabazi zuen 1999an. Holy Lola lanarekin sari bera irabazi zuen 2005ean, eta 2013an Sail Ofizialean izan zen berriro, Quai D’Orsay satirarekin; azken horrekin, gidoi onenaren saria irabazi zuen. Haren beste film arrakastatsuetako batzuk dira L'horloger de Saint-Paul (1974), Round Midnight (1986), La vie et rien d'autre (1989), La fille de d'Artagnan (1994), L'appât (1995) eta La princesse de Montpensier (2010). Historialari eta kritikari frantsesak, bere jaioterriko Institut Lumière erakunde prestigiotsuaren lehendakari ere badenak, Cannes Classic-en aurkeztu zuen bere azken lana. Zinema frantsesaren historian zehar eginiko espedizio bat da, eta Becker, Renoir, Bresson eta beste zenbait errealizadoreri eginiko omenaldi bat ere bai. Tavernier-ek sei urte eman ditu film honetan lanean.

Descripción Corta

Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailaren inaugurazioa, Bertrand Tavernier zuzendariaren 'Voyage à travers le cinéma français' filmarekin.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Bertrand Tavernier
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si