Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

18:00 Aurkezpena: Santos Zunzunegui

19:00 Proiekzioa: Wagon Master (Caravana de paz), John Ford, AEB, 1950, 86' DCP JB EN, Azp. ES

Bandolero familia batek, Clegg-tarrek, banketxe batean lapurreta egin eta bertako langile bat erail dute. 

Kreditu-tituluak: Gurdien karabana baten irudiak ibai bat zeharkatzen, “ríos y llanuras, arenas y lluvia” (ibaiak eta lautadak, hareak eta euria) inguruan dituztela, entzuten den abestiak dioen moduan.

1849. Cristal City herri txikira zaldien tratante bi iristen dira, Travis (Ben Johnson) eta Sandy. (Harry Carey Jr.), beren animaliak saltzeko asmoarekin. Orduan, mormoien talde bat hurbiltzen zaie. Zaldiak erosi eta gidari gisa kontratatu nahi dituzte, haien taldea San Juan ibaira eramateko, lurralde navajotik harago, “jainkoak gorde digun haranera” arte; “bere herriari lurralde hori gorde dio erein eta landu dezagun, emankor bihur dezagun bere begietara”. Gazteek lehenengo eskaintza onartu, baina bigarrena ukatzen dute.

Hurrengo goizean, mormoien karabanak bideari ekiten dio, herritar intoleranteen begirada zorrotzaren pean. Travis eta Sandyk hesi batean eserita begiratzen diete bidera doazen karabanei. Bat-batean, Sandyk abesten duen abestiaren bi bertso besterik igaro ez direnean, patua aldatu eta gazteek mendebaldera doan bidaiarekin bat egitea erabakitzen dute: “Nos vemos en el río. Tenemos trabajo” (Ibaian elkar ikusiko dugu. Lana daukagu).

Interludio musikala: karabana ibaia zeharkatzen ikusten dugun bitartean, kreditu-tituluetan. entzun dugun abestia hasten da. “rodaban, rodaban, rodaban… Iban al Oeste, iban al Oeste, iban al Oeste” (bidean, bidean, bidean… Mendebaldera zihoazen, mendebaldera zihoazen, mendebaldera zihoazen). Aurretik doazela, Travis eta Sandyk sorpresa batekin topo egiten dute: gurdi baten hondarrak eta hiru mozkor, ur gabe geratu direnez, jende onak engainatzeko erabiltzen duten ilea ateratzeko erremedioa edan behar izan dutenak: Hall “doktorea” (Alan Mowbray), aktore eta “orrazi saltzailea”, bere lagun Fleurette (Ruth Clifford), eta Denver (Joanne Dru) gazte eder eta trebea. Hasieran, mormoiek ez dute halako jendearekin elkartu nahi, baina Travisek esaten du berak behintzat ez dituela hor abandonatuta utziko; hortaz, Kaliforniako bidera iritsi arte haiekin eraman beharko dituzte. Elder “agurgarriaren” (Ward Bond) laguntzarekin, burugogor tematien erresistentzia gainditzea lortuko dute, gogoraraziz, Jainkoaren arima horiek, beraiek bezala, ezin dutela Cristal Cityra itzuli. Ia ez dago urik. Ibaira iristen direnean, gizon, emakume eta animaliak uretara doaz zuzenean.

Denver Travis seduzitzeko ahaleginetan ari da, modu irekian; eta bitartean, Sandy Prudence izeneko gazte mormoi bati (Kathleen O’Malley) hurbiltzen zaio.

Interludio musikala: gauean, jai bat egiten dute kanpamentuan, Chuckawalla Swing abestiaren erritmoan. Bat-batean, ospakizunaren erdian, Clegg familia agertzen da, janari eske. Horrez gain, Hall irakasleari eskatzen diote Shiloh patriarkari sorbaldan daraman bala ateratzeko.

Hortik aurrera entzuten den musika bakarra bidelapurren ezproien soinua da. Travis eta Sandyk ezagutu dituzte. Baina Clegg familiak mormoien karabana babes-pantaila ontzat hartzen du, eta haiekin jarraitu nahi dute.

Hurrengo goizean, martxan jartzen direnean, harea mugikorrek erromesak behartzen dituzte menditik beste bide bat bilatzera. Bide horretan, navajoen talde bat aurkituko dute. Horiek adierazten dute ez zaizkiela gizon zuriak gustatzen, lapur handiak direlako, baina mormoiak gustatzen zaizkiela, “lapur txikiak” baitira, eta kanpamendura gonbidatzen dituzte, non bi komunitateak dantza erritual batean bat egingo duten. Cleggetako bat gazte navajo bat bortxatzen saiatzen den arte. Elderrek justizia ezarri nahi du, eta astakiloa indiarren komunitatearen aurrean zigortzen dute.

Hurrengo goizean, Hall “doktoreak” eta bere emakumeek beste bide bat hartzen dute. Travisek bere maitasuna aitortzen dio Denverri, eta horrek hitz bakarrarekin erantzuten dio: “agur”.

Bien bitartean, Clegg familiak karabanaren kontrola hartu eta gizonak desarmatzen dituzte, baina haur batek errebolber bat ezkutuan gordetzea lortzen du. Hallen taldea ere berriro elkartzen dute mormoiekin. Bidelapurren asmoa da erromesekin batera San Juan ibaira arte joatea.

Clegg familiaren pistolen mehatxupean, karabanak Cristal Cityko sheriffaren patruila despistatu ondoren, azken oztopoari aurre egiten dio: gurdiak mendiaren beste aldera eramatea, han baitago San Juan ibaia. Horretarako, erreiak hondeatu beharko dira, gurdiak bertatik mugitu. ahal izateko. Pixkanaka, gurdiak beste aldera pasatzen dituzte, eta bakarra geratzen denean, Shiloh Cleggek agintzen du gurdi hori Elderrek gidatzea, errailak erabili gabe. Baina Sandy, haurrak gordetako errebolberra eskuan duela, tiroka hasten da. Egoera horrek ez zukeen amaiera onik izango Travisen esku-hartzerik gabe. Azken horrek, Shiloh Cleggen eskutik eroritako armetako bat hartu eta tirolari bikaina dela erakusten du. “Seme, uste nuen inoiz ez zeniola gizon bati tiro egingo”, esango dio Elderrek. “Halaxe da. Soilik sugeei”.

San Juan ibaiaren alboan, mormoiek bidaiaren bukaera ospatzen dute. Soinu-bandan himno bat entzun daiteke: “Santos venid, sin miedo ni temor / mas con gozo andad aunque esta sea una cruel jornada. / Mejor es procurar alejar los afanes inútiles y la paz será el premio. / Todo está bien, todo está bien” (Santuak etor zaitezte, beldur eta ikararik gabe / ibil zaitezte pozik, egun gogorra bada ere. / Hobe da alferrikako ahaleginak bazter uzten saiatzea eta saria bakea izango da. / Dena ondo da, dena ondo da). Filma irudien eta bertan ikusi eta entzundako abestien medley batekin amaitzen da, eta bi bikote berriak ere azaltzen dira: Travis eta Denver, eta Sandy eta Prudence.

Descripción Corta

Bandolero familia batek, Clegg-tarrek, banketxe batean lapurreta egin eta bertako langile bat erail dute. 

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Santos Zunzuneguik aurkeztuta
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si