The Watermelon Woman, Cheryl Dunye (AEB, 1996, 90’)
Cheryl (zuzendariak berak antzeztua) Fae Richardsi buruzko dokumental bat egiten ari den emakume beltza da. Fae Richards 30eko hamarkadako aktore beltza da, The Watermelon Woman izenez ezaguna. Bideoklub batean ere lan egiten du. Filmak Cherylek aktoreari buruz egindako elukubrazioak deskribatzen ditu, eta Dianarekin, dendako ohiko bezeroa den emakume zuri batekin, izandako maitasun istorio kitzikagarria taularatzen du. Errealizadoreak bi istorio horiek bateratzeko duen trebetasunak zineman sexualitatea eta arraza irudikatzeari buruzko hausnarketa bizigarri bihurtzen du filma, baita fikzioaren eta errealitatearen arteko mugei buruz espekulatzeko gonbidapen ere.
+ Aurkezpenarekin
Cheryl (zuzendariak berak antzeztua) Fae Richardsi (The Watermelon Woman) buruzko dokumental bat egiten ari den emakume beltza da.