Wiener-Dog, Todd Solondz, AEB, 89', JB (Ingelesez) gaztelerazko azpitituluekin
Wiener-Dog filmak kontatzen dituen istorioetan, saltxitxa-txakur batek hainbat pertsonaiaren bizitzak inspiratu eta aldaraziko ditu. Izan ere, txakurrak kontsolamendu eta poztasun halako bat sorrarazten du bere inguruan. Gizakiaren lagunik onenak bizitzari buruzko ikasgai bihurritsu zenbait emango dizkio, lehenik, mutiko bati. Ondoren, Dawn Wiener izeneko albaitari errukitsu baten eskuetara iritsiko da. Dawn iraganeko norbaitekin elkartuko da berriro; errepidea hartuta, bidaia bati ekingo dio eta bidean mariatxi deprimitu batzuk hartuko ditu autoan. Wiener-Dog-ek noraezean dabilen zinema-zuzendari batekin egingo du topo orduan, baita atso mingostu batekin eta haren iloba mainatiarekin ere. Den-denak zerbaiten beharrean dira.
Todd Solondz gidoilari eta zuzendari estatubatuarrak (Newark, New Jersey, 1959), zinema independenteko erreferentziak, Wiener Dog komedia dramatikoa aurkeztuko du. Sundance jaialdian estreinatua, lau istoriok osatzen dute filma. Keaton Nigel Cooke, Tracy Letts, Julie Delpy, Danny DeVito, Kieran Culkin, Greta Gerwig eta Zosia Mamet dira protagonistak. Solondz, besteak beste Welcome to the Dollhouse filmaren egilea, Cannesen, Berlinen eta Venezian saritu dute. Aurten berriz izango da Zabaltegin, 1998an eta Happiness eta 2001ean Storytelling aurkeztu ostean.
'Wiener-Dog' Todd Solondz zinemagilearen komedia dramatikoak kontatzen dituen istorioetan, saltxitxa-txakur batek hainbat pertsonaiaren bizitzak inspiratu eta aldaraziko ditu.