Imagen
Imagen
Descripcion

Zahrat Essawssane Bourhil psikologian lizentziatua da, eta zirku-prestakuntza laburra jaso zuen Shems’y eskolan. Contact inprobisazioa gaiarekin lotutako eskolak jaso ditu 2014az geroztik, eta zapalduen antzerkian ere aritu da Casablancan. Oriente Occidente Fundazioan egin du lan denbora-epe laburrean, proiektu-arduradun moduan. Ikertzaile eta itzultzaile moduan ere lan egin du doktoretzako hautagai batentzat, tesiaren gaia honako hau zelarik: “txabola-auzorik gabeko hiriak: nor izango da onuraduna txabola-auzoetako familiak birkokatzean?”. Kultura-arloan, HHF –Hardzazat Hardcore Fest– bezalako jaialditan hartu du parte, non atal feministaren sorreran aritu zen lanean; SBAGHA BAGHA Street Art Festival jaialdian artista-laguntzaile moduan aritu zen; baita Artista Gazteen L'Boulevard jaialdian ere, L'Boulevard kanalaren ekoizpen-zuzendari gisa.

Borroka queer eta feministarekiko konpromisoa hartu du Marokoko testuinguruan.
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores